EZH05.Itsasu-Bidarrai

05. ITSASU – BIDARRAI

Sargori puntu bat zuen eguraldiarekin, maiatzaren 25ean, asteartea, 33 ibiltarik, Lapurdiko lurraldea atzean utzita Nafarroa Beherekoan sartu ziren.

Ibilbidea eta denborak:

Itsasu (80 m); Errolanen pasabidea (40 m; 1,5 km; 0:20); Laxiako auzoa; Atarri gailurra (370 m; 4,5 km; 1:05); Amezketako lepoa (475 m; 5,9 km; 1:30); Mondarrain/Arranomendiko gailurra (750 m; 7,3 km; 1:55); Zuharteko lepoa (565 m; 8,9 km; 2:30); IL‑10/GR‑10tik Esteben borda (565 m; 11,7 km; 3:05); Mehatseko lepoa (80. mugarria) (720 m; 14,3 km; 3:55); Artzamendiko gailurra (925 m; 15,8 km; 4:20); Mehatseko lepora itzuli (720 m; 17,2 km; 4:40); Artzateiko lepoa (660 m; 19 km; 5:05); Zelaiburuko aldapa jaitsi; Arutxia baserria (265 m; 20,8 km; 6:00); Infernuko zubia (24 km; 6:45) eta Bidarrai (145 m; 26 km; 7:05).

Gorabehera metatuak: igoeratan: ~1.300 m; jaitsieratan: ~1.200 m.

Comments