HRP29. Puymorensko mendatea - Des Bouillouses

 PUYMORENSKO/PYMORENTEKO MENDATEA – DES BOULLOUSES

Ibil-giro bikainarekin, 2015eko abuztuaren 27an, osteguna, 26 ibiltarik egindako ibilia: PGI/ARPri jarraituz,
Puymorensko mendatean hasita, Puig de Fontviva eta Puig de la Coma d’Or artean dagoen Lanosko
lepoan zehar, Frantziako Pirinioetako handiena omen den Estany de Lanosen ingurutik igaro eta,
ikuspegi bikaina duen Carlit gailur airoso eta bakartira igo ondoren, hainbat lakuren ingurutik
jarraituz, Des Bouillouses lakuan bukatu zen zeharkaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Puymorensko mendatea (1.920 m), Cortal Rosso artzain-borda (2.090 m; 3,4 km; 0:55 h), Querforc
errekatxoa (2.135 m; 4,5 km; 1:15 h), Lanosko lepoa (2.470 m; 7,1 km; 2:10 h), Lanosko urtegia (2.215
m; 9,7 km; 2:55 h), Dels Forats aintzira (2.455 m; 12 km; 3:55 h), Puig Carlit (2.920 m; 13,8 km; 5:10 h),
Vallell lakua (2.225 m; 18 km; 6:55 h), La Comassa lakua (2.190 m; 19,2 km; 7:20 h), Des Bouillouses lakua
(2.020 m; 21,2 km: 7:50 h).

Desnibel metatua: igoeratan 1.400 m; jaitsieratan 1.275 m.

Mapa

HRP33-Puymorens-Les Bouillouses


Profila



Puymorensko mendatetik abiatuta.



Querforc erreka ondotik.



Lanosko lepoan.



Dels Foratseko lakura jaisten.



Des Forats lakua pasatu eta Carlitera bidean.



Carliteko maldetan gora.



Carliteko tontorrean.



Tontorretik bista ikusgarriak.



Maldak jaisten.



Pirinioetan elkarren ondoan laku gehien pilatzen den gunea.



Vallell lakuaren ondoan.



Des Bouillousesera iristen.




Estekak





Comments