HRP11b-Soula-Portillon

SOULAKO – PORTILLONGO ATERPEA

Hasieran hego haizearekin eta geroago ibil-giro eguzkitsuarekin, abuztuaren 22an,
asteartea, Soulako aterpean hasi eta, Caillauasko urtegiaren albotik, Des Isclots lakuetatik
eta glaziarraren ingurutik Gourgs-Blancesko lepora iritsi ziren. Handik, talde bat Pic Gourdon
tontorrera igo zen eta, berriz ere lepora itzuli eta Tusse de Montarquen albotik, Jean de
Arlaudko aterpean bukatu zen ibilbidea.

Ibilbidea eta denborak:

Soulako aterpea (1.690 m), Caillauasko urtegia (2.160 m; 4,8 km; 1:40), Isclots 1.
lakua (2.400 m; 7,2 km; 3:10), Mileu lakua (2.555 m; 9,3 km; 4:00), Gourgs-
Blancesko glaziarra (2.750 m; 10,3 km; 4:45), Gourgs-Blancesko lepoa (2.875 m;
11,3 km; 5:20), Pic Gourdongo gailurra (3.035 m; 11,8 km; 5:50), lepora itzuli (2.875
m), euri-neurgailuak dauden lepoa (2.870 m; 13,9 km; 7:25), Jean Arlaud aterpea
(2.570 m; 16 km; 8:45).

Desnibel metatua: igoeratan 1.690 m; jaitsieratan 670 m.


Comments