NB19. Eztuinaga–Ahuntzegi

19. EZTUINAGA (ZUÑIGA) – AHUNTZEGI (CABREDO)

Eguraldi onarekin eta 6 eta 23ºC arteko tenperaturarekin, urriaren 2an, asteartea, 52 ibiltarik, Kodes mendizerraren gailur malkartsuak gainik gain zeharkatuz, Nafarroa eta Arabaren arteko mugetatik barna, Aguilar haranean dagoen Ahuntzegi/Cabredo herrian bukatu zuten ibilaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Lizarraranzko errepidea (550 m), Gurutze‑tokia (0:20), Valderrotako parajea (595 m; 2,3 km; 0:25), San Martingo lautadatxoa (1.080 m; 7,4 km; 1:55), Kostalerako gailurra (1.234 m; 8,4 km; 2:20), Nazarko lepoa (1.157 m; 10 km; 3:30), Joarko La Llanako lepoa (1.210 m; 12,8 km; 4:10), Joarko gailurra (1.417 m; 14,1 km; 4:40), Uxunari/Genevillako bidegurutzea (970 m; 17,6 km; 5:45), Meanuri (Lapoblación)-Ahuntzegi errepidea (795 m; 20,7 km; 6:35) eta Ahuntzegi (Cabredo) (670 m; 22 km; 6:50).

Gorabehera metatuak: igoeratan: 990 m; jaitsieratan: 1.075 m.







Estekak:

Argazkiak:

Blogeko argazkiak:

Kronika:

Tracka:

Comments