NB12. Arranbide–Urto

12. ARRANBIDE – URTOKO PARKEA

Eguraldi bikainarekin, ekainaren 5ean, asteartea, 47 ibiltarik, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan, Abadekurutze-Urepel mendilerroan zehar, Urumea eta Leitzaran ibaien artean ibiliz burutu zuten ibilbide polit hau.

Ibilbidea eta denborak:

Arranbideko bentatik abiatu (100 m), Suro auzotik igaro (345 m; 4 km; 1:05 ordu), Arano herrira iritsi (460 m; 5,8 km; 1:30), Errekalko lepora igo (685 m; 10 km; 1:55), ondoren Abadekurutzeko gailurra zapaldu (973 m; 12,8 km; 2:20), Mandoegiko gailurra ere bai (1.046 m; 14,6 km; 3:00), Urepelgo gailurretik pasatu (1.056 m; 15,7 km; 3:30), Urkizuko bordara iritsi (520 m; 19,7 km; 4:40), Plazaolako geltoki zaharretik igaro (420 m; 21,1 km; 5:00) eta Urtoko parkera iritsi (425 m; 23 km; 5:20).

Gorabehera metatuak: igoeratan: 960 m; jaitsieratan: 630 m.









Estekak:

Argazkiak:

Blogeko argazkiak:

Kronika:

Tracka:








Comments