NB10. Endarlatsa–Arritxulegi

10. ENDARLATSA – ARRITXULEGI

Behe‑lainoa hasieran, gero ostarteak eta ibil-giro ona, maiatzaren 25ean, osteguna, 47 ibiltarik Nafarroan hasi eta IL/GR11ren eremuetan barna ibiliz, Gipuzkoako Arritxulegin bukatu zuten ibilbidea egin zuten.

Ibilbidea eta denborak:

Endarlatsatik abiatu (35 m), 2. dorrea igaro (200 m; 1,2 km; 0:25 ordu), Oihartzabaleko bordatik pasatu (0:45), Amasain bordatik ere bai (0:50), Erlaizko errepidea zeharkatu (430 m; 3,5 km; 1:00), Ursaingo lepoa ere bai, Domikora doan ubidearen hasierari heldu (355 m; 5,8 km; 1:25), Elurretxe eta San Anton adierazten duen bidegurutzera iritsi (8 km; 230 m; 1:45), Ubidearen bukaeratik edo Aialde jatetxearen gertutik igaro (355 m; 10,4 km; 2:40), Biandizko aterpearen ingurutik ere bai (475 m; 11,9 km; 3:15) eta Arritxulo aterpera iritsi (380 m; 13 km; 3:30).

Gorabehera metatuak: igoeratan: 505 m; jaitsieratan: 155 m.






Estekak:

Argazkiak:

Blogeko argazkiak:

Kronika:

Tracka:





Comments