NB08. Dantxarinea–Lizuniaga

8. DANTXARINEA – LIZUNIAGAKO MENDATEA

Eguraldi oso sargoria goietan haizea ibili arren, maiatzaren 10ean, osteguna, 48 ibiltari Nafarroa Garaiaren eta Lapurdiren arteko mugetan zehar ibili ziren.

Ibilbidea eta denborak:

Dantxarinetik abiatu (75 m), Kitaburua jatetxetik pasatu (165 m; 2,4 km; 0:25 ordu), Burkaitzea jatetxetik ere bai (180 m; 3,8 km) eta Donezteberen baseliza igarota (0:55), Zugarramurdi zeharkatu (210 m; 5,5 km; 1:10), Ibañetako lepora igo (510 m; 8 km; 1:50), handik Atxuriren gailurrera ere bai (756 m; 9,5 km; 2:25), gero lepora jaitsi (648 m; 2:45), Hirumugarrietako lepotik pasatu (11,5 km; 3:25), Nabarlatsako lepotik ere bai (515 m; 13,4 km; 4:05), Lizarrietako lepoan aurrera jarraitu (440 m; 16,7, 4:40), Ibanteliko lepora igo (18,4 km; 5:20), batzuek gailurrera ere bai eta Lizuniagako mendatera jaitsi (220 m; 20,5 km; 5:55).

Gorabehera metatuak: igoeratan: 1.015 m; jaitsieratan: 890 m (Ibanteli barne).

  • Ibantelira igota 23-24 km. inguruko luzera da eta 6:15 ordu inguru.







Estekak:

Argazkiak:

Blogeko argazkiak:

Kronika:

Tracka:



Comments