NZ-Nafarroako Zezenen Bidea

Larre-aldaketako ganadu-bideak baliatuz, XVII. mendean hasi eta XIX.aren
erdialdera arte Erriberako zezenak Gipuzkoako plazetara ekartzeko egiten
zen bideetako bat da. Tausteko errege-abelbidea hartu eta Urbasa-Andiara
iritsiz, handik Zunbeltzeko bentara, Etxarri eta Bakaikura jaisten zen, eta gero
Bernoko (Berrenoko) galtzadatik Ataunen sartu eta Deba edo Azpetiko
plazetan bukatzen zen.