01.- Tutera-Buñuel

21. IL/GR 99. TUTERA – BUÑUEL

Ibil-giro bikainarekin, 2016ko otsailaren 17an, asteazkena, 44 ibiltarik egindako ibilia:
Tuteran hasita, ibilbide osoan zehar Ebro ibaiaren ertz-ertzean ibiliz, Aragoiko Ubide Inperiala
hasten den El Bocal gunetik igaro ondoren, izen bereko auzogunean zehar igaro eta Buñuel herrian
bukatu zen ibilbidea.

Ibilbidea eta denborak:

Tutera (250 m), Aragoiko Ubide Inperialaren hasiera (255 m; 7,5 km; 1:25), El Bocal
auzogunea (255 m; 9,2 km; 2:00), NA-5202 errepidea (250 m; 15,3 km; 3:10), El
Quebrado parajea (240 m; 17,6 km; 3:40), Rozas de San Anton parajea (240 m; 20,4
km; 4:15), Buñuel herria (240 m; 23,7 km; 4:50).

Desnibel metatua: igoeratan: 45 m; jaitsieratan: 60 m.


Mapa

GR99-Tutera-Buñuel



Perfil


Tuteratik abiatu eta Ebro ibaiaren ondoan.



Moncayo mendia.



El Bocal izeneko presan edo uharkan.



Ibiltari berri bat gehiago.



Eguraldi ederrarekin, gozatzen



Bardea eta Ebro ibaia bertatik bertara.



Eguneko ibiltari taldea.





Estekak





Comments