EI2.- Sarasibar-Lintzoain

2. SARASIBAR-LINTZOAIN

Hasieran eguraldi lainotsu baina sargoriarekin, tartean euri-tantak eta guzti, eta amaieran eguraldi eguzkitsu eta beroarekin, 47 ibiltarik (9 emakume eta 38 gizon) Ezkabako Ihesaldiaren (IL/GR 225) bigarren etapa egin zuten, Sarasibar eta Lintzoain herrien artekoa, 2019ko ekainaren 25ean, asteartea. Bidean Salbatoreren baselizatik eta Leranotz eta Saigots herrietatik igaro ondoren, NA-138 errepidea, Arga ibaia eta NA-2532 errepidea zeharkatu ostean, Errolanen lepotik pasatu eta Lintzoain herrian amaitu zuten ibilaldia, N-135 errepidearen ondoan.

Ibilbidea eta denborak:

 

Sarasibarko herria (555 m), antena (775 m; 2,3 km; 0:35 h), Salbatoreren baseliza (765 m; 5,9 km; 1:25 h), Leranozko herria (625 m; 9,8 km; 2:15 h), Saigosko herria (570 m; 12,2 km; 3:15 h), Mendibizkar (780 m; 15,3 km; 4:15 h), Errolanen lepoa (850 m; 16,4 km; 4:35 h), Sorogaina 9 km seinale-zutoina (860 m; 19,1 km; 5:10 h) eta Lintzoaingo herria (735 m; 21 km; 5:35 h).

 

Desnibel metatua: igoeratan: 875 m; jaitsieratan: 715 m.

 Mapa

Google Maps


Profila

                                                                     Sarasibartik abiatuta 

                                                              Salbatoreren baselizara iristen

Leranotzera iristen

Ezkabatik ihesi zihoazen bi lagun fusilatu zituzten gunea Leranotzen 

Saigots pasata mendian gora

NA-2532 errepidearen ondoan

Santiago bidean erromes ugari topatuz

Lintzoainera iristen


Taldea Aurizberriko Baratze jatetxearen aurrean


Estekak




Comments