EI3.- Lintzoain-Urepele

3. LINTZOAIN-UREPELE

Hasieran eta bukaeran eguraldi eguzkitsu eta sargoriarekin, eta tartean trumoi eta euri tanta eta guzti, 59 ibiltarik (14 emakume eta 45 gizon) Lintzoain eta Urepele arteko hirugarren etapa egin eta Ezkabako Ihesaldiaren ibilbidea (IL/GR-225a) osatu zuten 2019ko uztailaren 3an, asteazkena. Lintzoaindik gora abiatuta, bidean Aratungo eta Lizartzuko lepoetara igo, Sorogaingo aterpera jaitsi eta Aztakarriko lepotik pasatu ondoren, azkenik Xalbador handiaren herrian, Urepelen, amaitu zuten ibilaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Lintzoaingo herria (735 m), Sorogain 9 km seinale-zutoina (860 m; 1,7 km; 0:25 h), Kitzaun edo Aratungo lepoa (1.080 m; 5,2 km; 1:15 h), Lizartzuko lepoaren inguruan (855 m; 7,3 km; 1:40 h), egurrezko langa (860 m; 9,6 km; 2:15 h), Sorogaingo aterpea (830 m; 10,8 km; 2:30 h), Aztakarriko lepoa (1.005 m; 13,5 km; 3:15 h), burdinazko langa (625 m; 17,9 km; 4:25 h), Gaineko Karrika auzoa (430 m; 19,8 km; 4:50 h) eta Urepeleko herria (415 m; 21 km; 5:05 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 750 m; jaitsieratan: 990 m.


Mapa

Google Maps



Profila



Lintzoaindik abiatuta 59 ibiltari



Aratungo lepora iristen trumoi-soinua gainean dela



Lizartzuko lepoan



Sorogainera iristen



Aztakarriko lepora iristen



Urepeleko mendiak



Urepelera gerturatzen



Urepelen




Taldea Urepelen Xalbadorren oroitarriaren ondoan haren seme Mixelekin



Estekak




Comments