DI02. Madotz - Berriozar

MADOTZ-BERRIOZAR       Eguna: 2015-07-06a, astelehena

Hasieran ibil-giro onarekin eta geroago beroarekin, 35 ibiltarik egindako ibilia: IL/GR 20an barrena eta geroago Plazaolako trenbideak izan zuen ibilbidetik, Madotzen hasita, Irurtzun igaro eta hainbat herriren ingurutik, Berriozarren bukatu zen ibilbidea.

Ibilbidea eta denborak:

Madotz (765 m), Egiarreta herria (475 m; 4 km; 0:55), Irurtzun (470 m; 7,8 km; 1:40), Aizkorbe herriaren inguruan (525 m; 9,8 km; 2:05), Saratsate herriaren inguruan (505 m; 13 km; 2:45), Saratsa herriaren inguruan (525 m; 17,3 km; 4:00), Oteitza herriaren inguruan (480 m; 20 km; 4:30), Ballariain herriaren inguruan (455 m; 21,9 km; 4:50), Berriogoiti (465 m; 22,8 km; 5:00), Aitzoain (450 m; 23,8 km; 5:15), Berriozar (465 m; 25 km; 5:35).

Desnibel metatua: igoeratan: 360 m; jaitsieratan: 700 m.

Satrustegi mendilerroa,amaieran Beriain (1.496 m). Tartean Sakanako hainbat herri Madozko bidetik ikusita.



Madotzetik abiatuta.



Irurtzun pasatu eta Plazaolako trenbide-ohiaren bidean.



Saratsatera bidean



Saratsate inguruetan garisoroak zeharkatzen.



Berriogoitira iristen. 



Berriozarreko sarreran.



Estekak

Argazkiak:

Webguneko argazkiak:

Kronika:

Tracka

Comments