DI-Dantzarien ibilaldia

GOIERRIKO MENDIZALE BETERANOAK IRUÑEAN DANTZARI

Goierriko Mendizale Beteranoetako  talde batek atzo lortu zuen aurrez botatako erronkari erantzutea. 1856an Zaldibiako dantzariek egin zuten bezala, Zaldibiatik (G) abiatu, Aralarko mendi lerroa zeharkatu eta San Fermin egunez Iruñeko plazan dantzatu zuten. Dantzan egiteko orduan Mikel Apaolaza eta Mikel Sarriegi Aurtzakako dantzariak izan dituzte lagun. 63 km-ko zeharkaldia da ibilbide hori, bere garaian Zaldibiako dantzariek 11 ordutan egin zutena, eta mendizale talde honek hiru egunetan burutu duena.

Dantzarien Bidea: 1856, 2007 eta 2012

1856an, Jose Antonio Olano (1825-1885) zen Iztuetaren irakaspenekin jarraitzen zuen dantza-maisua Gipuzkoako Goierrin. San Fermin jaiak zirela eta Iruñeko jaietan dantza egiteko kontratatu zituzten Olano eta berak gidatzen zituen dantzariak eta emanaldiaren bezperan, oinez abiatu ziren. Zaldibiatik Aralar mendi-lerroa pasa ondoren iritsi ziren Iruñera. Hurrengo goizean emanaldia eskaini zuten Iruñean. Zaldibiko dantzarien ibilaldiaren oroitzapenetan, zeharkaldia "Dantzarien Bidea" izenarekin bataiatu eta erabili izan da mendizaleen artean.

2007an, Irungo Kemen dantza taldekoek XIX. mendeko dantzarien lana errepikatu eta Dantzarien Bidea oinez osatu eta Iruñeko plazan dantza-emanaldia eskaini zuten. 2012an, taldearen 40. urteurreneko ospakizunekin hasteko, bide hura bera egin zuten Kemen dantza taldekoek

Mapa

Ordizia-Iruña


Profila


Vídeo de YouTube


Ikus bideoa Youtuben : Sakatu hemen

Deskargatu : Sakatu Hemen