CB5-Laskun-Linza

5. LASKUN – LINZAKO ATERPEA

Hasieran 26º C-ko beroarekin baina goietan ibil-giro onarekin, 2017ko uztailaren 18an, asteartea, 33 ibiltarik, Camilleren Bideko bosgarren etapa egin zuten: Laskungo zirkuan kokatuta dagoen Lauzarko kanpinean hasi eta, Antsoko edo Petretxemako lepoan barrena, harritza luze eta malkartsutik jaitsiz, Linzako aterpean bukatu zuten ibilbidea.

Ibilbidea eta denborak:

Lauzarko kanpina (855 m), Masousako aparkalekua (960 m; 3,6 km; 0:45), Lamareicheko aparkalekua (1.170 m; 5,8 km; 1:20), Ansabereko bordak (1.565 m; 9,4 km; 2:35), Petretxemako lepoa (2.085 m; 12,1 km; 3:55), Foyas del Ingeniero (1.600 m; 15,7 km; 5:05), Linzako aterpea (1.340 m; 19,5 km; 5:50).

Desnibel metatua: igoeratan 1.275 m; jaitsieratan 775 m.


Mapa

Google Maps


Profila


Laskundik abiatuta



Masouseko aparkalekura iristen



Lamareicheko aparkalekua igarota



Ansabereko tontor ikusgarriak



Eta bidean opari hau



Ansabereko artzain-txabolatan



Petretxemako lepora bidean



Aldapa gogorra gainditzen



Taldea Petretxemako lepoan




Estekak





Comments