CB0- Zurizako kanpina-Gabardito aterpea

* ZURIZAKO KANPINA-GABARDITOKO ATERPEA*

Ibil-giro onarekin, 2018ko uztailaren 17an, asteartea, 5 emakume eta 25
gizon ibiltarik, Camilleren Bideko seigarren etapa egin zuten, Zurizako
kanpinean hasi, Tacherasko pasagunea eta Lenito Baxoko lepoak igaro,
harritza luze eta malkartsutik jaitsi eta Gabarditoko aterpera igota bukatu zuten
ibilbidea.

*Ibilbidea eta denborak: *

Zurizako kanpina (1.225 m), Tacherasko aparkalekua (1.260 m; 2,3 km;
0:30), abeltzaintzako txabolak (1.480 m; 5,7 km; 1:00), Tacheras edo
Chandalango pasabidea (1.905 m; 6 km; 1:50), aterpea (1.850 m; 6,8 km; 2:10),
Estrecho de la Rallako lepoa (1.805 m; 7,6 km; 2:35), aterpea (1.400 m; 9,7
km; 3:25), Choza Fimia (1.430 m; 11,3 km; 4:00), Lenito Baxoko lepoa (1.715
m; 12,7 km; 4:40), aterpea (1.455 m; 1.455 m; 5:05), Santa Ana zubiaren
inguruan (945 m; 17,2 km; 6:05) eta Gabarditoko aterpea (1.370 m; 20,3 km;
7:25).

*Desnibel metatua:* igoeratan 1.595 m; jaitsieratan 1.430 m.

Mapa

Google Maps


Profila



Ezkaurre Zurizatik


Alanoko mendizerra


Tacherasko pasabiderantz


Estrecho de la Rallako leporantz


Lenito Baxoko lepoan, aurrean Bisaurin


Gabarditoko aterpearen inguruan


Taldea Gabarditoko aterpean


Estekak





Comments