21- Lizarrustiko mendatea-Segura

21. LIZARRUSTIKO MENDATEA – SEGURA

Lainoak eta ostarteak tartekatuz eta ibil-giro ederrarekin, 61 ibiltarik (14 emakume eta 47 gizon) Artzaintzaren Naturbideko hogeita batgarren eta azkenaurreko etapa egin zuten (azkenekoa, 22.a, Otsaurteko mendatea-Arantzazu, aurretik egina zen) Lizarrustiko mendatearen eta Segura artean, 2019ko uztailaren 16an, asteartea. Bidean zehar Lareoko urtegitik, Urkullagako mendatetik, Ataungo San Gregorio auzotik, Igartzagarate baserrietatik, Dorrontsorosaroiko mendi-tontorretik, N-1 autobidearen azpitik, Urtsuarango bidegurutzetik eta Idiazabalgo nahiz Segurako zenbait baserriren ondotik igaro ondoren Seguran amaitu zuten bai eguneko ibilaldia, bai eta Artzaintzaren Naturbideko zeharkaldi osoa ere.

Ibilbidea eta denborak:

Lizarrustiko mendatea (620 m), tunela (690 m; 1,3 km; 0:20 h), Lareoko urtegia (785 m; 2,5 km; 0:35 h), Pagoaundieta (770 m; 4,4 km; 1:00 h), errepidea (530 m; 7,9 km; 1:40 h), Mendiurkullu baserria (520 m; 8,7 km; 1:55 h), San Gregorio (250 m; 11,3 km; 2:45 h), Igartzagarate baserriak (405 m; 12,6 km; 3:10 h), bidegurutzea (590 m; 14,7 km; 4:00 h), Dorrontsorosaroiko gailurra (780 m; 15,7 km; 4:25 h), autobidea (400 m; 19,1 km; 5:15 h), Urtsuarango bidegurutzea (340 m; 20,6 km; 5:30 h), Iruingoena baserria (400 m; 23,1 km; 6:05 h) eta Segurako Baratze frontoia (260 m; 26 km; 6:35 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 855 m; jaitsieratan: 1.245 m.

Mapa

Google Maps


Profila




Lizarraustitik abiatuta 61 ibiltari




Lareoko urtegian




Urkullagako lepoan




Ataun San Gregorion




Igartzagarate baserrien inguruan




Ataunsoro inguruan




Dorrontsorosaroira iristen




Lizarrabera iristen




Autobidetik gertu




Iruingoena pasata




Artzaintzaren bideari bukaera Seguran





Estekak





Comments