05-Solibartxo-Andagoia

5. SOLIBARTXOKO PARKETXEA-ANDAGOIA

Hasieran behe-lainoarekin eta gerago ibil-giro onarekin, urriaren 24an, asteazkena, 10 emakume eta 33 gizon ibiltarik, Artzaintzaren naturbideko bosgarren etapa, Solibartxoko parketxea Andagoiako herria, egin zuten. 

Ibilbidea eta denborak: Solibartxoko parketxea (655 m), Altubera 2,7 km seinale-zutoina (825 m; 2 km; 0:30 h), burdinazko langa (680 m; 3,9 km; 0:55 h), Pagonabarra (660 m; 5,2 km; 1:10 h), Altubeko mendatea (640 m; 5,5 km; 1:15 h), A-68ko zubipea (650 m; 6,5 km; 1:30 h), Izarrara 7,2 km seinale-zutoina (630 m; 7,6 km; 1:45 h), Altubeko erreka (565 m; 8,5 km; 2:00 h), Laminosingo putzua (605 m; 10,4 km; 2:30), A-2521 errepidea (665 m; 13 km; 3:20 h), Izarrako herria (620 m; 15,4 km; 3:50 h), Abeziako herria (620 m; 16,5 km; 4:00 h), Ganbazako gailurra (835 m; 18,3 km; 4:30 h), burdinazko langa (825 m; 19,1 km; 4:45 h), Munitegiko muinoa (840 m; 19,8 km; 4:50 h), burdinazko langa (645 m; 21,9 km; 5:20 h) eta Andagoiako herria (610 m; 23,5 km; 5:40 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 870 m; jaitsieratan: 910 m. 

Mapa

Google Maps


Profila


Pagonabarra inguruan



Altube erreka



Altubetik aurrera pagadi ederrean



Laminosingo putzua Urkabustaizen Izarrara bidean



Izarrara iristen



Ganbazako tontorrera igotzen



Taldea Ganbazan



Estekak





Comments