EHZ12.- Lizarrusti-Lekunberri

11. LIZARRUSTIKO MENDATEA – LEKUNBERRI

Hasieran eta bukaeran behe-lainopean baina bestela eguzkia nagusi zela, ekainaren
3an, asteazkena, 57 ibiltarik egindako ibilia: Lizarrustin hasita, Iraioko mendi-lerroan
gora, Irupagoeta eta Larretxikiko zelaietan zehar, hainbat trikuharriren albotik, Unagako
putzutik pasatu eta Iribastik igarota Lekunberrin bukatu zen ibilaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Lizarrusti (620 m), Behorresiko muinoa (920 m; 2,5 km; 0:45), Iraioko lepoa (915 m; 3,2
km; 0:55), Irupagoetako gaina (1.200 m; 6,4 km; 1:55), Larretxikiko zelaiak (1.220 m;
6,9 km; 2:00), Errenagako putzua (1.245 m; 8,6 km; 2:25), Obionetako trikuharria (1.190 m;
9,3 km; 2:40), Unagako putzua (1.170 m; 10,8 km; 2:55), Errazkingo borden ingurua
(1.050 m; 14 km; 3:50), Frantses-erreka (1.000 m; 14,4 km; 3:55), Azkorriko Ehuntzea
parajea (795 m; 17,2 km; 4:30), NA-7510 errepidea (19,2 km; 4:55), Iribas (620 m; 22,3
km; 5:35), Lekunberri (550 m; 24 km; 6:00).

Desnibel metatua: igoeratan: 880 m; jaitsieratan: 950 m


Mapa

EHZ12-Lizarrausti-Lekumberri


Profila



Lizarrustitik abiatzen.




Iraioko lepotik gora.




Irupagoetako bidean, eguzkia lainoak zulatzen.




Larretxikiko zelaian. Atzean Puttarri.




Igaratzako gainera iristen.




Taldea Unagako putzurako bidean, aurrean trikuharria dela,




Unagako putzuan.




Belokiko lepora bidean.




Errazkingo bordetatik behera.




Iribasko errota.



Mendukiloko koba ikusten.



Estekak





Earh Bidaia (deskargatu eta Google Earth'ekin ireki)

Comments