EHZ10.- Arantzazu-Otsaurte

ARANTZAZU – AIZKORRI- OTSAURTE

Ibil-giro onarekin, maiatzaren 12an, asteartea, 65 ibiltarik egindako
ibilia: Arantzazun hasita, Urbitik eta Aizkorriko gailurretik igaro ondoren,
Otsaurteko mendatean bukatu zen ibilaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Arantzazu (730 m), Elorrolako lepoa (1.160 m; 4,4 km; 1:05), Urbia (1.135 m;
5 km; 1:15), Arbelarreko saroia (1.180 m; 6,6 km; 1:40), Aketegi eta Aitzabalen
artean dagoen Kanal Handiko lepoa (1.475 m; 8,3 km; 2:30), Aizkorriko gailurra
(1.530 m; 8,7 km; 2:45), San Adriango koba (1.010 m; 11,2 km; 4:05),
Aldaolako parajea (960 m; 13 km; 4:25), Beundeko lepoa (835 m; 16 km; 5:10) eta
Otsaurteko mendatea (670 m; 17,2 km; 5:30).

*Desnibel metatua: *Igoeratan: 1.065 m; jaitsieratan: 1.120 m.

Mapa

EHZ10-Arantzazu-Otsaurte


Profila



Arantzazutik abiatzen.




Urbiara bidean pagadian zehar.




Urbiara iristen.



Urbiako ordekan.



Aizkorrira igotzen.



77 urteko aitona buru dugula, Aizkorrira iristen.



Taldea Aizkorrin.



Sandratira jaisten Kalbario bidetik.



San Adriango kobatik irteten.



San Adriango aterpetxearen inguruan.




Estekak





Earth Bidaia (deskagatu eta Google Earth'ekin ireki)
Comments