EHZ07.- Ubide - Urkiolako Santutegia

07. UBIDE – URKIOLA MENDATEA

Eguraldi eta ibil-giro bikainarekin, martxoaren 10ean, asteartea, 53 ibiltarik egindako
ibilia: Ubiden hasita, Otxandio eta Olaetan barrena, Maltsaso edo Irantzazelaiko gailurra
zapaldu ondoren, Urkiolako mendatean bukatu zen ibilbidea.

Ibilbidea eta denborak:

Ubide (570 m), Montxotegiko gailurra (800 m; 2,7 km; 0:40), Urrunagako urtegia (560 m; 5,4
km; 1:15), Astikurutzeko lepoa (660 m; 6,3 km; 1:35), Otxandio herria (540 m; 8,1 km;
2:00), Aramaioko Oleta auzoa (570 m; 10,7 km; 2:50), Basetxea (610 m; 12,5 km;
3:10); Maltsasu edo Irantzazelaiko gailurra (850 m; 15 km; 3:50), Urkiola (715 m; 18,1
km; 4:35).

Desnibel metatua: Igoeratan: 785 m; jaitsieratan: 615 m.

Mapa

EHZ07-Ubidea-Urkiola


Profila



Taldea Ubidetik abiatu berria.



Montxotegira bidean Nartziso edo Lilipa-lore ederren ondotik aurrera.



Taldea Montxotegi gainean; atzean Gorbeia.



Urrunagako urtegiaren isatseko zubian.



Otxandiora bidean Erdi Aroko galtzada-bidetik.



Oletako baserri-etxe bikaina; atzean Anboto.



Urkiolara bidean, pagadi bikainetan.


Taldea Otxandion.



Estekak





Earth Bidaia  (deskargatu eta ireki Google Earth'ekin)

Comments