Egindako Ibilialdiak / Realizadas

URTE HAUETAN ORAIN ARTE EGINDAKO ZEHARKALDIAK


2009an: Euskal Pirinioen Itzulia.

IL/GR-10etik joan eta IL/GR-11tik itzuli. Ibilaldiaren luzera, guztira: 405 km. 20 ibilaldi edo etapatan burutu genuen, batez besteko 28 ibiltariren parte-hartzearekin.


2010-2011 urteetan: Euskal Zazpi Hiriburuak. Ibilaldiaren luzera, guztira 930 km. 35 ibilaldi edo etapatan burutu genuen, batez besteko 36 ibiltariren parte‑hartzearekin.


2012-2013 urteetan: Nafarroako Mugetan Zehar. Ibilaldiaren luzera, guztira: 1.015 km. 52 ibilaldi edo etapatan burutu genuen, batez besteko 46 ibiltariren parte‑hartzearekin.


2014-2015-2016 urteetan: Euskal Kostaldea Oinez; Euskal Herriko Zeharkaldi Handia eta Pirinioetako Goi-ibilbidea (azken hau 3 urtetan burutzeko egitasmoa da).

2013an tarteka hasi eta 2014an Euskal Kostaldean ibili gara, baina Pirinioetako Goi-ibilbidea ere hasi dugu eta Euskal Herriko Zeharkaldi Handia ere hastear dugu. Hiru horietako ibilaldiak txandaka egingo ditugu, garai, eguraldi, egokiera, eta abarren arabera.