Mendiko elikagaiak

Gehienok probatu izan ditugu Arantxa Urkiak mendira eramaten dituen eta erositako beste barratxo energetiko horiek baino askoz ere naturalagoak, indartsuagoak eta gozoagoak diren jaki hauek. Egiten errazak omen dira eta hala, Arantxak, errezetak bidali dizkigu inork prestatu nahi baditu. Animo guztiei!.

Intxaur-tostak  

Osagaiak:

2 katilukada intxaur, hur, almendra (arbendola), nahasian

katilukada bat sesamo

225 g arroz- melaza

arroz-tostak

 

Jarri zartagin edo kazola batean arroz-melaza eta sutan jarri aparra atera arte; bota intxaurrak, hurrak, almendrak,  eta minutu bat eduki, nahasiz. Gero sesamoa bota, ondo nahasi, dena bat egin arte. Hoztu baino lehen jarri arroz-tostaren gainean eta labe beroan sartu pixka batean, erre gabe.

 

Sagar bizkotxoa  

Osagaiak:

3 arrautza

jogurt naturala edo sojazko jogurt naturala

3 neurri jogurt, irin integral edo gustuko dena

jogurt neurri bat ekilore-olio

5 koilarakada arroz-melaza, edo 20 tanta estebia

bikarbonato koilarakada bat

 

Sagarra zuritu eta zati mehe-meheak egin. Arrautzak  eskuz irabiatu eta, ondoren, osagarri guztiak nahasi; irina azkena. Ondo-ondo nahasi dena eta moldea olioztatu ondoren, bertara  bota masa eta labean sartu, 180 ºC-tan 40 minutu,  gutxi gorabehera.

 

sesamozko bolatxoak 

Osagaiak

 200 g  intxaur, edo hur eta almendra nahasian

200 g  gaileta integral

arroz-melaza

 

Intxaurrak birrindu eta baita gailetak ere. Denak elkartu eta arroz-melaza botaz 

masa egin; ez dadila oso biguna izan. Bolatxoak egin eta sesamoz estali.

Comments