4. Udana-Otsaurte

IBILBIDEAREN ARGIBIDEAK

Luzera: 20,2 km.                 Igoeratan: 1.609 m,       ZAILTASUNA : Handia
Denbora: -/+ 6,0 ordu.      Jaitsieratan: 1.448 m.   

Mapa

  
Profila


Bidea


TOKI INTERESGARRIAK:

 Udanako labeak:

Udanako gainean, errepidearen ondoan, Udanako mea kiskaltzeko labeak aurkitzen dira. 1872tik 1935era arte lanean aritu zirenak. Urte haietan, Biozkorniako (Kataberako) meategia ustiatzeko instalazioak eraiki ziren. Haien artean, gaur egun, labeak eta ustiapenaren nagusia eta langile­‑burua bizitzeko etxebizitzak kontserbatzen dira.

Frantxiskorta, Ollariagako lepoak.

Jandoaingo bordak.

Biozkorniako lepo zabala. Bertan, transhumantziarako erabili ziren bide zaharrek topo egiten dute, artaldeak uda garaian Urbiara eramaten zituztenek alegia. Katabera edo Biozkorniatik pasatzen dira, Gaztelatik Frantziarako bide alternatibo ere izan ziren Erdi Aroan.

Bizkorniako Ama Birjinaren aulkia (sillea): Forma bitxia duen harkaitza da eta, bertan, kondairaren arabera, Ama Birjina Arantzazura zihoala atsedena hartzeko eseri zen.

Artzanburuko tontorra (1.368 m). Norabide guztietarako ere behatoki ikusgarria da.

Aizkorritxoko tontorra (1.338 m).

Aizkorritxoko Trikuharria. Orain dela 4.000 bat urte leku hauetan giza taldeak zeudela egiaztatzen duen  harrizko altxorra.

Oltzako bordak (1.100 m).  ONTZABERTZA tontorra (1.283 m).

Sandratiko multzoa (1.049 m) (tumulua, galtzada, kobazuloa) Mendeetan zehar eta baita milaka urteetan ere, garrantzia izan duen multzo historikoa.

Mikeleteen etxea, ondoren aterpea izandakoa pasatu eta gero ALDAOLAKO lepora jaitsiko gara. (832 m).

Añabaso mendia (958 m).

Beundeko lepoa.

Otsaurte (660 m).










Argazkiak

Tracka


Comments