2. Aratz-Matxinbenta-Urretxu

IBILBIDEAREN ARGIBIDEAK

 Luzera: 18,2 km.                Igoeratan:  1.113 m.        ZAILTASUNA : Nabarmena  

Denbora:  -/+ 5,5 ordu.    Jaitsieratan:  1.012 m    

Mapa

Profila


Bidea

    TOKI INTERESGARRIAK:

Aratz-Matxinbenta: Antzinako Benta Zaharraren ondoan, emango diogu hasiera zeharkaldiari.

Izazpiko gurutzea (973 m). Goierri eta Urola haranen ikuspegi ezin hobea. Porlanezko gurutzea, 1948an eraiki zuten.

Arantzetako tumulua. Iruarrieta megalitotegiko tumulua, 1985ean aurkitutako hileta­‑monumentua.

Joxemari Etxanizen omenezko monolitoa: euskararen aldeko lan handia egin zuen kidea zen Joxemari. Bere omenez Zumarragako baserritarrek Pagotxoeta gainean monolitoa jarri zuten.

Pagotxeta: Zumarraga eta Azpeitia artean dagoen lepoa da eta 766 metroko garaiera du.

Pagolako tumulua: Iruarrieta megalitotegiko tumulua, 1989an aurkitutako hileta­‑monumentua.

Pagobakarreko tumulua: Iruarrieta megalitotegiko tumulua, 1989an aurkitutako hileta­‑monumentua.

Iruarrieta II trikuharria: Iruarrieta megalitotegiko tumulua, 1989an aurkitutako hileta­‑monumentua.

Samiño edo Irumugarrieta: 933 m-ko altuerako gaina, Azkoitia, Azpeitia eta Zumarragako udal-barrutien arteko muga da.  Bertan postontzia dago.

Iruarrietako trikuharria: Iruarrieta megalitotegiko tumulua, 1979an aurkitutako hileta­‑monumentua.

Oletako gurutzea:  1981. urtean ipinia. Urtero Hirutasun Santuaren igandean erromeri herrikoia ospatzen da inguruan.

Oletako tumulua:  Oleta-Izazpi megalitotegiko tumulua. 1989an aurkitutakoa.

Txerreneko pagadia: Balio natural handiko pagadia. Egun Zumarragako lurretan gelditzen den bakarrenetakoa da.

Agiñagako nekazari‑bailara: Egun Zumarragako auzoa. 1989. urtera arte Azkoitiko udal­‑barrutian sartua zen.

Aizkolariari Omenaldia: Aginaga auzoan kokatuta dago. 2,45 metroko brontzezko eskultura da.

Bide gorria:  Urolako trenaren burdinbidea izan zen.

Goruntz: Jose Ramon Andaren eskultura, brontze urtuz egina. Obra bertikala da, Zumarraga eta Urretxuren lotunean kokatuta dago.

Zumarraga:  Zumarragari buruzko lehenbiziko datuak 1366. urtekoak dira.

Urretxu:  Urretxuk duen historiako lehen agiri‑aipamena Juan I.a Gaztelako erregeak 1383an emandako herriaren sorrerako “hiri-gutuna” da. 

Aralarko mendizerra



Aizkorriko mendizerra



Izazpira igotzen




Izazpin (970 m)



Samiñon (930 m)



Samiñora igotzen



Urruzti baserritik gertu



Tracka:


Comments