1. Gaintza-Aratz-Matxinbenta

IBILBIDEAREN ARGIBIDEAK   

    

  Luzera: 22,3 km.                 Igoeratan: 1.046 m            ZAILTASUNA : Nabarmena                   

 Denbora: -/+ 6 ordu.      Jaitsieratan: 1.248 m.    


*GOIERRIKO MUGETAKO BIRA*

*GAINTZA-ARATZ-MATXINBENTA*

Eguraldi hodeitsua izanik eta eguerdian euria, baina, oro har, ibil-giro

onarekin, ekainaren 9an, larunbata, 13 emakume eta 22 gizon ibiltarik

Goierriko Mugetako Biraren lehenengo ibilaldia,

Gaintza-Aratz-Matxinbenta,egin zuten.

*Ibilbidea eta denborak:*

Gaintza (445 m), Bostaitzeta (475 m; 1,5 km; 0:20), Altzagarate (445 m; 2,5

km; 0:30), Legorreta (115 m; 5,5 km; 1:15), Urkiaran baserria ((230 m; 6,8

km; 1:40), bidegurutzea (220 m; 7,4 km; 1:45), Bizkarretako gaina (480 m;

9,5 km; 2:25), Burnigurutzeta (500 m; 10,5 km; 2:35), Santa Marina (535 m;

12,3 km; 3:00), Txapartegi baserria (680 m; 13,8 km; 3:35), Zarateko zelaia

(595 m; 15,6 km; 4:05), Murumendi (870 m; 17,5 km; 4:35), Pagorriaga (700

m; 19,6 km; 5:10), Endriokorta baserria (555 m; 20,6 km; 5:25),

Aratz-Matxinbenta (250 m; 24 km; 6:05).

*Desnibel metatua:* igoeratan: 1.020 m; jaitsieratan: 1.230 m.




         Mapa

       
 Profila

 
Bidea


TOKI INTERESGARRIAK:

Gaintza:  Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kidea da, baita  Enirio-Aralarrekoa ere. Aipatzekoa da Tourseko San Martinen baseliza.

              Bostaitzetako lepoa:  Bide gurutzea da.  Aurrerantz Altzagarate aldera eramango gaituena.

Legorreta:  Udaletxeko fatxadan eta arkupeetan Koldobika Jauregiren “Baserri barneko zuhaitza” izeneko eskultura Ikus dezakegu.

Burnigurutzeta: (512 m-ko garaiera) 1699ko burdinazko gurutze bat dago.  Albiztur,  Bidegoian eta Legorretaren arteko muga da. Paraje honetan Joan Mari Jauregiren omenezko hilarria ikusiko dugu.


Santa Marina (Santamaña): Albizturko udalerriko auzo txikia da.  Barnealdeko Done Jakue bidearen lehen bidea paraje honetatik igaro zen. Aipatzekoa da Argisaingo Santa Marinaren eliza eta Santa Marina Handi baserria, antzinako erromesen ospitalea.

               Domingoko mugarria: Itsasondo, Beasain, Beizama eta Bidegoiango lurrek bat egiten duten puntua.


Murumendi: Goierriko mendi enblematikoetako bat dugu. Mariren bizilekua edo koba duena. Tontorrean dauden herrixkaren aztarnak Burdin Arokoak omen dira.

              Pagorriaga baserria: Landetxea eta oreinen etxaldea.

Aratz-Matxinbenta auzoa: Beasain, Ezkio, Itsaso, Azpeitia eta Beizamako udalek partekatutako auzoa da. Ingurune horretan gordetzen ziren, inguruan bidera irteten ziren bidelapurrak.

Gaintzan


 Gaintzatik abiatuta Bostaitzeta aldera


Aizkorriko mendizerra, Beasain eta Ordizia


Urkiaran baserritik gertu


 Txapartegi baserritik gertu


Murumendira igotzen


Murumendin


Estekak


Webguneko Argtazkiak



Comments