6. Lizarrusti-Gaintza

IBILBIDEAREN ARGIBIDEAK

Luzera: 20,2 km.                 Igoeratan: 1.172 m.          ZAILTASUNA: Nabarmena

 Denbora:  -/+ 5,5 ordu.     Jaitsieratan: 1.341 m.     


Mapa


Profila


Bidea


TOKI INTERESGARRIAK:

Lizarrustiko mendatea:  Basoaren ustiapena, alkohol-destilatzeari zein egur-ikatza  egiteari  loturik dago, baina baita kontrabando eta tratu‑erabilpenari ere. Muga izan zelako ariel‑etxea ere bertan dago (egun parke‑etxea da).

Quifosa (Química  Forestal S.A.): Enpresa horrek Beasainen zuen egoitza (Arana familiarena zen) eta pago-egurretik destilazio bidez alkohol industriala lortzen zuen. Gaur egun, erabat abandonatuta ikusiko dugu.

Alleko mendia (1.018 m): Nafarroa eta Gipuzkoako muga.

Putterri  edo Puttarri mendia (1.296 m): Kondaira asko daude mendi horren inguruan. Mariren etxea omen den kobazuloa ere badu bere gainaldean.

Panoramika ederra erakusten du mendi horrek.

Lareoko urtegia: 1989ko ekainaren 19an inauguratu zen. Elementu naturalez urtegi bat egin zen lehenengo aldia izan zen.

Oidui (848 m): Artzainen saroia izandakoa. Egun, sute bat jasan ondoren, Zaldibiako mendizaleek elkarte gisa berreraiki dute borda.

Jentilarriko trikuharria: Trikuharri hori, Kixmiren eta Jentilen kondairari loturik dago.

Arrastarango trikuharria: Trikuharri laburra eta itxia da.

Ausokoiko trikuharria: Atauru izenez ere ezagutzen da.

Ausa-gazteluko gotorlekua: Nafarroako erreinuko gotorlekua izan zen. XII. eta XIII. mendeetan eta zaintze‑lanak bete zituen. 1335ean, behin eta berriz jasandako erasoen ostean, Nafarroa zaintzeari utzi zion, gaztelarren eskuetan erori zen‑eta.

Gaintza: Gipuzkoako HE‑an eta Goierrin kokatuta dagoen landa‑udalerri txikia eta euskalduna da. Aipatzekoa da Tourseko San Martinen baseliza.

Comments