5. Otsaurte-Lizarrausti

IBILBIDEAREN ARGIBIDEAK

Luzera:  19,3 km.                 Igoeratan:  1.055 m.          ZAILTASUNA : Nabarmena 

Denbora:  -/+ 5,5 ordu.      Jaitsieratan:  1.109 m.    

Mapa

 

Profila


Bidea


TOKI INTERESGARRIAK:

Otsaurteko mendatea (670 m): Kostaldetik penintsulako goi-lautadarako jatorrizko ibilbidea zen, Gipuzkoa Gaztelak konkistatu eta bere barnean sartu arte.

Arabako lautadatik Gipuzkoa barnealderako bide naturala dela esan dezakegu.

Erdi Aroan, igarobidea babesteko, gotorleku bat eraiki zen. Oraindik ere haren hondarrak Osaolazazpi/Ojaolazazpi kare-haitzaren gainean daude.

Etzegarateko (Eitzagarateko) gaina: Zalantzarik gabe Idiazabalgo udal‑barrutiko izenik ezagunena da. Besteak beste, A1 autobidea bertatik pasatzen delako.

Areatza gaina edo Balankaleku (984 m): Bertan artzainek palankak nork urrutirago bota jokatzen omen zuten.

Burunda-Altzania mendiko megalitotegia: Ugariak dira ibilbide honetan zehar aurkituko ditugun  trikuharriak eta tumuluak.

Batzuk mugarri gisa erabiliak izan dira. Berrenoko trikuharria adibidez, grabatutako gurutze batekin agertzen da, bertatik pasatu ziren erromes eta bidaiariek Jaungoikoaren babesa eskatuz  egindakoarekin.

Saratsamendiko ariel‑etxearen hondarrak. (Bigarren Aduana)

Iraganean aduana-etxe arrunta izan zen.

Intsusburu gaina (943 m): Tontor honek uren banalerroko muga egiten du.

I‑rantz isurtzen diren urak Bizkaiko Golkorantz joaten dira eta H‑rantz isurtzen direnak Mediterraneorantz.

Berrenoko galtzada: Erdi aroan egindako bidea da eta XIX. mendearen amaieran Lizarrustiko errepidea egin arte, Gipuzkoako Goierri eta Nafarroako Sakana lotzeko bide nagusia izan zen. Izugarrizko jende‑mugimendua izan zen galtzada horretan. Bertan, jarduera ekonomikoak gauzatzen ziren: garraioa (mandazainak), turismoa (erromesak), gaueko lana (kontrabandistak), artzaintza (artzainak), ikazkintza (ikazkinak), lapurretak (bidelapurrak), …; denak bertan biltzen ziren alde batetik besterako joan‑etorrian.

Irumugarrietako gaina (1777ko  mugarria): Irumugarrieta izenez ezagutzen da (959 m).

M‑rantz panoramika zabala du. Gainean hiru aldeko mugarria dago : Ataun, Etxarri-Aranatz eta

Burunda (egungo Bakaiku) artekoa; hiru herrien muga hain zuzen ere.










Argazkiak

Tracka


Comments