JANTOKIA

JANTOKIA

Jantokiaren erabileraren modalitateak


  • Ohiko jankidea: Astean bost edo lau egunetan erabiltzen duenean jantokia

    • Eguneko kostua: 4,60

  • Ez ohiko jankidea: Jantokia noizean behin edo asko jota hiru egunean erabiltzen denean.

    • Eguneko kostua: 5,20

  • Garraio eskubidea duen ohiko jankidea: Jantokiko ohiko jankideak garraio eskubidea onartuta dutenean

    • Eguneko kostua: 3,30

Urtero ekainean orri bat betetzea eskatzen dizuegu, bertan hurrengo kurtsoan nahi duzuen jantokiaren erabilpena jarri behar duzue. Irailaren hasieran, oraindik urriaren 15-erarte izango duzue epe bat jantokiaren erabilpena erabakitzeko. Data horretatik aurrera zailagoa da aldaketa garrantzitsuak egitea. Adibidez, ezingo da inor ohiko jankide moduan apuntatu, bai ez-ohiko jankide moduan. Kurtsoaren zehar apirilaren inguruan beste orri bat bidaliko dizuegu ekaineko erabilpena aukeratzeko. Aukera berri bat da aurretik aukeratutakoa aldatzeko.


Ordainagiriak

Kurtso honetan ohiko erabiltzaile guztiak bederatzi ordainagiri izango dituzte, urritik ekainera bitarteko hilabeteei dagozkienak. Honek esan nahi du ekainean jantokia EZ dutenak erabiltzen ekainean ordainagiria jasoko dutela ere. Erabiltzen dugun aplikazio informatikoak urte osoan jantokiaren aurreikusitako erabilpena hartzen du eta kuota bakarra ateratzen du hilabete guztientzat. Irailean egiten den erabilpena ere bederatzi hilabeteetan banatzen da. Jantokiko ordainagiria hilabetearen azken astean egon gara bidaltze. Urtarriletik aurrera hurrengo hilabetearen lehen astean bidaliko dugu, ostirala inguruan. Beti ohartarazten dugu egun zehatza, gero zuek dituzuen bankuaren arabera egun bi atzeratu daiteke heltzen.


Kurtsoaren zehar, ohiko erabiltzaile bat ez badu erabiltzen jantokia aste jarrai baten, egun horien kuotaren % 50 kenketa izateko eskubidea dauka. Eskubide hau ez daukate beka eskatu dutenak eta lortzen dutenak. (hurrengo puntuan azaltzen da). Dagokion kenketa huts egitea gertatu den hilabete berean egingo da. Salbuespena, beka eskatu dutenei beka ez dutela jaso ebazpena jasotzen duenean eskolak aplikatuko zaie kenketa


Beka eskatzen dituzten jantokiko erabiltzaileak


Urtero kurtso hasieran jantokiko kostuak betetzeko beka eskaera epea irekitzen da. Beka kurtso hasieran eskatzen da baina eman edo ukatzen da geroago. Urtearen arabera, abenduan, urtarrilean edo otsailean jakin dezakegu nortzuei eman edo ukatu dieten bekak.

Beka eskatu dutenak hilabete bakoitzaren ordainagiria ordaindu behar dute eskolak onartuen ebazpen behin-betiko eduki arte. Une horretatik aurrera, beka jaso dutenak ez dute izango jantokiko ordainagiri gehiago. Bekaren diru kopurua jantokiaren erabilpenaren araberakoa da. Kopuru horrek ez du inoiz jantoki erabilpenaren kostua betetzen, ondorioz eskolak egiten dio aurre kostu gehigarriari. Arrazoi honegatik beka eskatzen dutenei ez zaie onartzen kuotaren % 50 kenketa aste bat zuzenean faltatzen direnean jantokira.

Administrazioak beken dirua bidaltzen digunean, eskolak beka lortu dutenei egindako ordainketen diru itzulpena egingo die. Ez-ordaintze kopuruak egon izan badira, kantitate horiek itzulpenetik kenduko dira.


Jantokiko arduradunarekin kontaktua

Jantokiaren erabilpenaren inguruko arazoak, oharrak, alergia edo intolerantziak, dieta adaptazio puntualak, zalantzak eta abar, beti jantokiko arduradunari zuzenean komunikatu behar zaio zuzenean.  Hiru komunikazio bide daude<.

  • Aurrez-aurrekoa. Egunero Gandasegi eraikinean zuzendaritza ondoan hamaika eta erdiak arte. Geroago Egiako eraikinean.

  • Helbide elektronikoa: jantokia@gandasegi.org

  • Telefonoa: Gandasegi eraikina:      94 456 84 77 , Egia eraikina: 94 456 86 27


Jantokiko arduraduna,

          Jon B.