Eskolak 1.912ko irailaren 23an, Galdakaoko jaietan, inauguratuak izan ziren. Dr. Gandasegi
apezpikuak bedeinkatu zituen Mario Camiñak, arkitektuak diseinatutako eskola graduatu
berriak. Graduatua izatea eskolaren ezaugarri nagusia dugu. Graduak, mailak, ezartzen ziren
lehen hezkuntzan,hots, ikasleak adinen arabera elkartzen ziren gradu=maila bakoitzak irakasle
bat zuelarik. Hasieran bi gradu baino, ez ziren ezarri . Geroago, bost gradu ezarri ziren
mutilentzat. Neskentzat, aldiz, lau. Eskola programak irakasleen esku zeuden eta, esate
baterako, goi graduan neskentzako programan matematika eta zientziak arloak sinplifikatzen
ziren sukaldaritza eta jantzigintza irakasgaiei lekua egiteko.
XX. mendearen hasiera zen , industrializazio prozesua gori gorian zegoen. Hezkuntzaren
aldeko ahaleginak giza hobekuntzaren adierazgarria da eta horrek, nolabait, eskola
eraikuntzatan isladatua izan da. Horra hor, gure eskolarena, Galdakaoko erdigunean eraikia
eta arkitektonikoki oso estimatua. Hau den hau auzo eskolen eraikuntzak gutxietsi gabe.
Hormarriz egindako eraikuntza horiek gure landa paisaiaren elementu bilakatu dira
( Bengoetxe- 1.921, Erletxes- 1.923, Bekea-1.931 eta Usansolo eskolak 1.921736 tartean
eraikiak).
Eskola publiko horiek guzti horiek udalaren babesarekin eraiki ziren eta, beraz, udalarenak dira.
XX. mende hasieran, gehiengoren bat alfabetatu gabe zegoela, Galdakaoko herriak
populazioren kultura maila igotzeko apustu sendoa egin zuen., inauguratuak izan ziren.
Dr. Gandasegi apezpikuak bedeinkatu zituen Mario Camiñak, arkitektuak diseinatutako eskola
graduatu berriak. Graduatua izatea eskolaren ezaugarri nagusia dugu. Graduak, mailak,
ezartzen ziren lehen hezkuntzan,hots, ikasleak adinen arabera elkartzen ziren gradu=maila
bakoitzak irakasle bat zuelarik. Hasieran bi gradu baino, ez ziren ezarri . Geroago, bost gradu
ezarri ziren mutilentzat. Neskentzat, aldiz, lau. Eskola programak irakasleen esku zeuden eta,
esate baterako, goi graduan neskentzako programan matematika eta zientziak arloak
sinplifikatzen ziren sukaldaritza eta jantzigintza irakasgaiei lekua egiteko.
XX. mendearen hasiera zen , industrializazio prozesua gori gorian zegoen. Hezkuntzaren
aldeko ahaleginak giza hobekuntzaren adierazgarria da eta horrek, nolabait, eskola
eraikuntzatan isladatua izan da. Horra hor, gure eskolarena, Galdakaoko erdigunean eraikia
eta arkitektonikoki oso estimatua. Hau den hau auzo eskolen eraikuntzak gutxietsi gabe.
Hormarriz egindako eraikuntza horiek gure landa paisaiaren elementu bilakatu dira
( Bengoetxe- 1.921, Erletxes- 1.923, Bekea-1.931 eta Usansolo eskolak 1.921736 tartean
eraikiak).
Eskola publiko horiek guzti horiek udalaren babesarekin eraiki ziren eta, beraz, udalarenak
dira. XX. mende hasieran, gehiengoren bat alfabetatu gabe zegoela, Galdakaoko populazioren
kultura maila igotzeko apustu sendoa egin zuen.