14-15 ESKOLAKO BEHATOKIA, 1.BILERA
                                                         
     
    Eskolako 4.,5. eta 6. mailako ordezkariak bilduta egin zen, urriaren 1 ean, 14/15 ikasturteko BEHATOKIAren lehenengo bilera. Behatokiaren bidez umeek, iritziak eta proposamenak eginez, bere abotsa izaten dute eskolako elkarbizitzaren kudeaketan.
Egunez egun, atsedenaldirako, patioaren espazioen banaketa eta “erruletaren” erabiliera bideratzeko proposamena izan ziren tratatutako gai nagusiak.

Bilera bukaturik ordezkariek, ondorengo egunetan, hartutako erabakien berri zabalduko dute eskola osoan. Bi aste barru, urriaren 15 ean, elkartuko dira berriro.



KANTAGINTZAKO EKITALDIA BBK ARETOAN!!

Pasa den larunbatean, ekainak 7, gure kantagintzako neska-mutilok Bilboko BBK-aretoan abestu zuten.

Azken urteotan Haur eta nagusien kantari txapelketan irabazleak izan direnak hantxe egon ziren eta, hain maila handiko abeslarien ondoan egon arren, gure umeok ez zirela batere beldurtu esan beharra dago.

Abestu zituzten kantak “Lagun maitea” eta “Onartu zaitez zu zaren legez” izan ziren, Gandasegiko kantak Kepak sortutakoak.

Aingeruak bezala, zoragarri abestu zuten eta emozioa transmititzea lortu zuten euren grazia, nahia eta gogoekin.

Eskerrik asko eta animo kantagintzako neska-mutilok!!!