IKASKETA KOOPERATIBOA

    Programa hau Ikasketa Kooperatiboan oinarrituta dago: Gelako eginkizuna lan talde txikietan antolatzeko era bat da. Talde hauetan ikasleek ikasteko laguntza ematen diote elkarri.


    Gure ikasleek talde lanean ondo lan egiten ikastea nahi badugu, ahal den era sistematikoenean kooperatiboki lan egiten irakatsi behar diegu.

Talde moduan lana antolatzen lagundu behar diegu, euren lana planifikatzen, euren taldearen lana noizbehinka gainbegiratzen, eta hobekuntza helburuak finkatzen, behin eta berriro planifikatu egin ondoren, gero eta hobeto lan egiten jakin dezaten.

    

    Hezkuntza programa honek irakasle-ikasleen arteko interakzioa eta bakarkako lana kontutan izan arren, garrantzi berdina ematen die ikasleen arteko interakzioari eta talde lanari. Atal bi hauek irakaskuntza-ikaskuntza praktikan sistematikoki jorratuz gero, ikasleria guztiaren ikasketa prozesua indartzen da, zeren eta kooperazio taldean lan egiteagatik, edukiak gehiago eta hobeto ikasteko aukera dute.