ESKOLA KONTSEILUA, OOG (ORDEZKARITZA ORGANO GORENA)

Ordezkaritza Organo Gorena (OOG) edo Eskola Kontseilua euskal eskola publikoko ikastetxetan eskola-elkarteko kideak parte hartzeko duten organoa dugu, eskola-bizitzan eragina duten funtsezko erabakiak berak hartzen ditu,bera dugu ikastetxearen autonomia-esparruan, ikastetxearen funtzionamenduaren ardura.Hogeita hamar partaidek osatzen dute.      Horietatik hamabost gurasoen ordezkariak dira, bat zerbitzuetako pertsonalarena, beste bat udalarena eta azkenik, hamahiru irakasleriarenak. Eskolako zuzendaria eta idazkaria Eskola Kontseiluko presidentea eta idazkaria dira hurrenez hurren.Kontseilu honen erdia urte birik behin berriztatzen da.Eskola Kontseiluaren barnean ondorengo BATZORDEEK egiten dute lan :

  • BATZORDE IRAUNKORRA.
  • BATZORDE EKONOMIKOA.
  • JANTOKI BATZORDEA.
  • ELKARBIZITZA BATZORDEA.
  • EUSKARA BATZORDEA.
  • SEGURITATE ETA HIGIENE
  • LIBURUEN KUDEAKETA BATZORDEA
  • HEZKIDETZA 
    Eskola Kontseiluaren eta berari dagozkion Batzordeen funtzioak eta eskumenak,1/1993 Euskal Eskola Publikoaren legeak eta Antolamendurako eta Funtzionamendurako Araudiak xedatutakoaren menpean daude.

PARTAIDEAK