Sarrera

ONGI ETORRI GURE AURTENGO GIZARTE ZIENTZIETAKO IBILBIDERA       

GEOGRAFIA ETA HISTORIA


Hauek izango dira gure oinarrizko lan tresnak:

Google drive: zuen koadernoa izango da, bertan egin eta aurkeztuko dituzue lan gehienak.

Edmodo: gure komunikazio plataforma izango da. Bertan topatuko gara. Zalantzak, galderak, komunikatzeko gunea.

Testu liburua: Gizarte Zientziak 2, Geografia eta Historia. Paperez eta PDF moduan izango duzue. Edozein momentuan kontsultatzeko.

Lan koadernoak: Geografia koadernoa 2 eta Historia koadernoa 2.

Hasteko gure drive martxan jarriko dugu. Bakoitzak karpeta bat zabalduko du, 14/15 izenarekin, bere barruan beste bat GIZARTE izena ipiniz. Eta karpeta honen barruan hiru karpeta zabalduko ditu, 1. ebaluazioa, 2. ebaluazioa, 3. ebaluazioa.

ONDO PASATUKO DUGULAKOAN, ANIMO ETA AURRERA. IBILBIDEA HASTERA DOA...