EUSKARA /CASTELLANO
BARNE FUNTZIONAMENDURAKO ARAUAK


  

1.- LEIHATILAKO ARRETA-ORDUTEGIA: Goizean 9-etatik 10ak arte. Arratsaldean 15:30etatik 16:30 arte.
  

2.- IKASLE BAT GAIXORIK BADAGO justifikantea bidali beharko da (medikuarena zein gurasoena)eskolara bueltatzen denean. EZ DA BEHARREZKOA TELEFONOZ DEITU. Justifikanteetan ikaslearen izena, deiturak eta kurtsoa azaldu behar dira.
  

3.- GAIXOTASUN IRAGANKORRA DELA ETA  (gorakoak, gastroenteritisa...) dieta bereziak balira, tutoreari ohartxo bat bidali ezazue (beharrezkoa bada) sukaldean abisua eman ahal izateko.

 

4.- ESKOLAKO IRAKASLEEKIN HITZ EGITEKO aurretiko zita eskatu behar da. Era berean, zuzendaritza taldekoekin berba egin nahi izanez gero, aurretiko zita eskatu beharko da ere. Irakasleen arreta-eguna astelehenetan 13:00etik 13:30 ak arte duzue.

 

5.- IRAKASLEEN KLASE-ORDUTEGIA 9:00etatik 13:00 eta 15etatik 16:30ak ARTEKOA DAOrdutegi horretan telefonoz ez deitzea gomendatzen dizuegu. Ohartxo bat bidal iezaiezue irakasleak zuekin kontaktuan jarri ahal izateko.



6.- IKASLE BAT BERANDU HELTZEN BADA edo ta mendikuarenera joateko bere bila etortzen zaretenean, zuzendaritzatik pasatu behar da. Umeekin ikasgelara joatea debekatuta dago.



7.- UMEEK BEHAR DUTEN ARRETA MANTENTZEKO, sartzeko zein ateratezko uneetan irakasleekin ez hitz egitea eskatzen dizuegu.

Larrialdi-egoeran behar bezalako arreta jasoko dute

https://lh6.googleusercontent.com/-CxW_sGVUU_w/VEo1cVxGsUI/AAAAAAAAAwk/Ji_RZ1nx7v8/s1600/Flecha_vuelta.png