Azken Berriak

  • Suspela, Dornaku eta Zia auzoetan Ekainaren 7an, ortziralean, DBH 2. mailako ikasleekin Suspela, Dornaku eta Zia auzoetan barrena ibilbidea egin genuen. Gustora ibili ginen eta hainbat baserrien izenak eta izanak ezagutzeko aukera izan genuen: Garatxekoborda ...
    Publicado a las 21 jun. 2019 1:20 por Encarnacion Peña Lizarazu
  • John Andueza idazlea DBH 1B eta 1Dko ikasleekin Maiatzaren 9an John Andueza idazlea DBH 1.B eta 1.D taldeetako neska-mutilekin aritu zen solasean.Aurten, Sanferminetan Lesakan liburua irakurri dute ikasleek eta aukera izan zuten idazlea ezagutzeaz ...
    Publicado a las 14 may. 2019 1:57 por Encarnacion Peña Lizarazu
  • Zumaiako Flyshera irteera Maiatzaren 3an, 4.DBHko eta 1go Batxilergoko ikasleek, Zumaiako Flyshera egin zuten irteera, bertako geologia eta ekosistemak lantzeko, Biologia-Geologia irakasgaiaren barnean.
    Publicado a las 6 may. 2019 0:27 por Encarnacion Peña Lizarazu
  • Irteera geologikoa Otsailaren 26an, 1DBHko eta 1go Batxilergoko ikasleek, Bera inguruan,  irteera geologiko bat burutu zuten. Ingurunearen material osaera ezagutu ahal izateko. Natur Zientziak Departamentuak antolatu zuen.
    Publicado a las 5 may. 2019 23:45 por Encarnacion Peña Lizarazu
  • BHH1go mailako ikasleak Bertiz Parke Naturalera Apirilaren 2an, DBH1go mailako ikasleek Biologia/Geologia Departamentuak antolatu zuen Bertiz Parke Naturaleko irteeran parte hartu zuten. Irteeran atera zituzten zenbait argazki hemen ikusgai izanen dituzue:
    Publicado a las 2 may. 2019 4:17 por Encarnacion Peña Lizarazu
Mostrando entradas 1 - 5 de 21. Ver más »









Gure agurra eta esker ona!

Hilabete batzuen buruan, Andoni Errandoneak eta nik neuk, Enkarni Peña Lizarazuk, gure bizitza profesional aktiboari bukaera emango diogu, erretretaz gozatzeko. Urte hauetan guztietan, zuek emandako laguntza eta lankidetza eskertu nahi dugu. 
Argazkian, orain arte aritu den Zuzendaritza-taldea (Txaro Zubieta, Araceli Martín, Andoni Errandonea eta ni neu) eta zenbait hilabeteren buruan, Zuzendaritza-taldea osatuko duten partaideak (Txaro Zubieta, Igor Arruabarrena, Miguel Mari Ugalde eta Begoña Larralde) azaltzen dira.
Gure aldetik, guztiei onena opa dizuegu, bizitzan eta lanbidean.
Esker anitz!

Literatur Tertulia


Graduazio ekitaldia

Zorionak eta esker anitz, atzo, maiatzaren 24an, Graduazio ekitaldian parte hartu eta lagundu gintuzten guztioi!
Hitz hunkigarriak entzun genituen; halaber, musikari eta dantzarien emanaldiak ederrak izan ziren!





Nafarroako Matematika Olinpiadan bigarren izan da Iker Zelaieta beratarra

Olinpiada hauetan, 50 ikastetxeko 150 ikaslek parte hartu zuten, partaideen artean Toki Onako Joanes Ariztimuño, Naiara Sein,  Ane Telletxea eta Iker Zelaieta azaltzen dira.

Iker Zelaieta Lazkanok, Berako Toki Ona institutuko ikasleak, 2. saria lortu zuen, larunbatean, Garesko Reparadores ikastetxean egin zen Nafarroako Matematika Olinpiadan. Olinpiada hau urtero egiten da DBHko bigarren mailan, eta ikastetxe bakoitzetik ordezkaritza ttiki bat joaten da. Toki Onako lau ikasle joan dira aurten: Joanes Ariztimuño, Naiara Sein,  Ane Telletxea eta Iker Zelaieta.

Nafarroako 50 ikastetxeko 150 ikaslek parte hartu zuten , euskaraz eta gaztelaniaz. Froga binaka egiten da. 2 orduz 6 problema ebazteko lana dute egiteko, ez dira klaseetan egiten diren ariketa arruntak; ezagupenaz gain, logika, sormena eta arrazonamenduaz baliatu behar dute soluzioa bilatzeko.

Bikote irabazlea eta Iker Zelaieta beratarra finala jokatzeko sailkatuak izan dira. Finala Jaenen ospatuko da ekainaren bukaeran.

Zorionak!!!








Literatur Tertulia, 2019ko ekainaren 19an