Informazio orokorra

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kolaborazio akordio bat sinatu du Google-ekin. Honen ondorioz, PNTE Apps proiektua sortuko da.

Proiektu honen helburua zera da, Hezkuntza Departamentuaren menpe dauden eta unibertsitate mailarik ez duten ikastetxe publikoentzat aplikazio batzuk esku jarri. Komunikazio eta elkarlanerako aplikazio hauek interes handia daukate hezkuntza arloan eta aukera handiak ekintza didaktikoarentzat.

PNTE Apps proiekuaren elementu garrantzitsuena Gmail posta elektronikoa da, gaur egun PNTE-k duena baino dezente handiagoko gordelekua eskeintzen baitu, baita erabilera eta sarbide errezagoak ere. “Informatika lainoan” kontzeptuan oinarritzen da Gmail zerbitzua, interneten bidez edozein tokitik erabili ahal izateko aplikazio informatikoak.


 

 

Edozein tokitik eta edozein momentuan 


 

 

Komunikazio integratua



Ziurtasuna eta babesa


PNTE Apps-ekin, erabiltzaileek harien aplikazioak erabil ditzakete internetera sarbide daukan edozein tokitik, baita mobilak diren hainbat gailutatik. Sinkronizazioa oso zehatza denez, dokumentuak editatu eta aldatu daitezke edozein tokitik, beti ere interneteko konexioa izanik.

PNTE Apps-ek dituen elkarlanerako eta komunikazio tresnek aukera ugari emanen dizkiote irakasle eta ikaslei, gelan zein gelatik kanpo. Eta guzti hau hardware mantenimendurik gabe, software instalaziorik gabe eta publizitate eta ikastetxeendako kosterik gabe. 

 


Postaz gain, PNTE Apps-ek hezkuntzarako aukera ikaragarriak dituzten aplikazio ugari eskaintzen ditu:

  • Calendar: Elkarlana errazten duen egutegien gestiorako aplikazioa.
  • Google Docs: Dokumentuak online egin eta partekatzeko.
  • Google Sites: Web tokiak egin eta elkarnean kudeatzeko tresna.
  • Google Groups: Posta zerrendak eta eztabaida taldeak sortzeko eta erabiltzeko tresna.

 


Ziurtasuna osoa da, sinatutako kontratuak horrela adierazten duelarik. Kontratuaren arabera, Google-ek pribatutasuna, ziurtasuna eta isilpekotasuna ziurtatu egiten ditu, norberaren identitatea zein sarbidearen inguruan. Beste aldetik, publizitate eza eta hezkuntzarako egokitasuna ere ziurtatzen dira.