KADINET Nafarroako ikastetxeen sareen egitura da, 1998an sortua, Nafarroako sei institutu publikotako zuzendaritzako kideen ekimenez.
Helburua du ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzea, sareko lana eginez eta jardunbide onak trukatuz. 2004-2005eko ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu zuen Nafarroako unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan Kalitatea Hobetzeko Sistemak diseinatzeko, ezartzeko eta aitortzeko proiektuaren lidergoa, irakaskuntza publikoaren kalitatea eta hobekuntza etengabea indartu beharrez.