MATRIKULA EGITEKO DOKUMENTUAK

1. Dokumentazioa bete. Matrikula gauzatzeko NAHITAEZ bete behar dira 4 dokumentu hauek, bestela matrikula ez da gauzatutzat emango. Lau dokumentu hauek betetakoan, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalari helarazi behar zaizkio.


 

        1. NANaren fotokopia


        
 
 

2. Instantzia orokorra (EREDUA)


https://drive.google.com/file/d/0B1hQexxa7PV4SGZmMkw0REZiR28/view?usp=sharing



 



       
3. Matrikula-orria (EREDUA)

https://drive.google.com/file/d/0B1hQexxa7PV4NDdTUDVSaE1xV1U/view?usp=sharing


4. Ordainketa-gutuna








 

(Familia ugariko kideen kasuan, familia ugariko agiriaren fotokopia eta familia ugariko ordainketa-gutuna aukeratu behar da).
 

  • Ordainketa banketxean AURREZ AURRE ordainduz gero: ordainagiria bete eta gainerako paperekin aurkeztu.

 2. Dokumentazioa deskargatzeko joan webgune honetarahttp://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/2084/Examenes-para-la-obtencion-del-titulo-de-Aptitud-de-Conocimiento-de-Euskara-EGA
  

 


MATRIKULA AURREZ AURRE GAUZATU



Hezkuntza Departamentuko Erregistroa
Santo Domingo kalea zk./g.
31001 Iruña (Nafarroa)


MATRIKULA POSTA BIDEZ GAUZATU

  • Bete dituzun dokumentu guztiak gutunazal batean sartu eta ez itxi.
  • Postetxean, eskatu Instantzia Orokorrean zigilua datarekin jartzeko, modu horretan, matrikula epearen barruan egin duzula frogatzeko.
  • Bidali gutuna helbide honetara:
Hezkuntza Departamentuko Erregistroa
Santo Domingo kalea zk./g.
31001 Iruña (Nafarroa)


MATRIKULA ONLINE GAUZATU


  • Internet Explorer edo Mozilla Firefox nabigatzaileak nahitaez erabili behar dituzu.
  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa behar duzu telematika-izapidea egiteko.
  • Horietaz baliatzeko, zure informatika-tresnerian capicom osagaia (Internet Explorer erabiltzen baduzu) edo Java runtime 1.6 eta Java plugin (Mozilla Firefox erabiltzen baduzu) instalatuta izan behar duzu.
  • Dokumentazioa eskaneatzeko eskanerra erabili eta telematika-eskaeran gehitu.


http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/3121/Euskararen-Gaitasun-Agiria-EGA-eskuratzeko-azterketen-deialdia#bloque_ventana



ONARTUEN ZERRENDAK

  • 2. deialdia:
    • behin-behinekoak: abuztuaren 29an.
    • behin betikoak: irailaren 6an.