Atariko Proba

Proba osoa irakurgailu optikoaren bidez zuzentzen da, eta zuzenketa guztiz objektiboa da.

Hala ere, emaitzak jasotzen direnean, eta publiko egin baino lehen, irakurgailu optikoak emandako emaitzak Euskara Atalean egiaztatzen dira. Zuzenketa bikoitzak bermatzen du ez dela akatsik izan.


Proba Idatzia eta Ahozko Proba

Bi proba horien zuzenketaz eta kalifikazioaz EGA Epaimahai Ofiziala arduratzen da. Epaimahaikideak hizkuntzako profesionalak dira denak eta Hezkuntza Departamentuak izendatzen ditu.

       Proben zuzenketa eta kalifikazioa honako modu honetan egiten da:

Proba Idatzia
  • Plika sistema erabiltzen da, anonimotasuna babesteko.
  • Zuzenketa eta kalifikazio bikoitza: zuzentzaile bakoitzak bere nota jartzen du. Zuzentzaileek originalen fotokopiak zuzentzen dituzte –originalak gorde egiten dira–. Zoriz suertatu zaion azterketa multzo bat zuzentzen du bakoitzak. Bi aztertzaileek multzo bera zuzentzen eta kalifikatzen dute, elkarren zuzenketaren berri izan gabe. Bi zuzentzaileen kalifikazioak GAI direnean, batez bestekoa egiten da. Baten kalifikazioa GAI eta bestearena EZ GAI denean, hirugarren zuzenketa bat egiten da.
                                                                        

Ahozko Proba
  • Kalifikazio bikoitza: azterketariek binaka egiten dute proba, salbuespenak salbuespen, eta zuzentzaileetako bakoitzak bere kalifikazioa ematen du. Bi zuzentzaileen kalifikazioak GAI direnean, batez bestekoa egiten da. Baten kalifikazioa GAI eta bestearena EZ GAI denean, hirugarren zuzenketa bat egiten da.