Proba Idatzia


Bigarren proba da eta bi zati ditu. 

1. idazlana: 
    • Erreklamazioa, eskaera, kexa… adierazteko gutun formala.
    • Egoera komunikatibo ez-formaletan erabiltzeko gutun pertsonala.
180 hitzekoa izanen da gutxienez. Bi gai, aukeran.
Puntuazioa
: 10 puntu.
Kalifikazioa zenbakiz zehaztuko da.


2. idazlana: 
  • Komunikabideetako hizkuntza eremuarekin lotutako testuak: iritzia eman eta argudiatzeko, azalpenak emateko (blogetako sarrera, zuzendariari gutuna, argitalpen batean publikatzeko hausnarketa…). 
250 hitzekoa izanen da gutxienez. Bi gai, aukeran.
Puntuazioa 10 puntu. Kalifikazioa zenbakiz zehaztuko da.


Puntuazioa guztira: bi idazlanetan lortutako puntuen batuketa eginen da. Gainditzeko, 10 puntu gutxienez lortu beharko dira.
Kalifikazioa GAI / EZ GAI izanen da eta zenbakiz ere zehaztuko da.


Denbora: 2 ordu