Zer maila adierazten du EGAk?

Europako Kontseiluak Komunitateko hizkuntzen gaitasun mailak modu bateratuan neurtzeko tresna sortu zuen, Europako Erreferentzia Marko Bateratua (EEMB). Bertan, mailak zehazten dira, eta C1 mailari Gaitasun operatibo eraginkorra izena eman zitzaion. 
 


Europako Kontseiluak modu labur honetan definitzen du C1eko erabiltzaile gaitua:
  • Gai da era askotako testu luze eta konplexuak irakurtzeko, eta gai da, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antzemateko.
  • Badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten, esapide egokia aurkitzeko ahaleginik egin gabe.
  • Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, eremu sozial, akademiko eta profesionalean.
  • Gai da testu argiak, ongi egituratuak eta zehatzak ekoizteko gai konplexuen inguruan, testuaren antolaketa-, artikulazio- eta koherentzia-mekanismoak zuzen eta egoki erabiliz.

Estekak: