Atariko Proba


Lehenengo proba da eta test erako 80 galdera ditu (80 puntu), ondorengo gaitasun eta ezagupenak ebaluatzeko:
  
Hizkuntza-baliabideak. Bi motatako ariketak daude:
    • Aukera anitzeko itemak: 40 item (40 puntu)
    • Cloze testa: 10 item (10 puntu)

Entzunaren ulermena. Hiru motatako ariketak daude:
    • Entzungai batzuei buruzko aukera anitzeko itemak:
      • 3 aukerakoak: 5 item (5 puntu)
      • 4 aukerakoak: 5 item (5 puntu)
    • Entzungai laburrak eta dagozkien adierazpenak lotzeko ariketa (5 puntu)

        Irakurriaren ulermena. Hiru motatako ariketak daude:
    • Irakurgai batzuei buruzko aukera anitzeko itemak:
      • 3 aukerakoak: 5 item (5 puntu)
      • 4 aukerakoak: 5 item (5 puntu)
    • Testu zatiak eta dagozkien adierazpenak lotzeko ariketa (5 puntu)

Puntuazioa 

Neurketa sistema berria erabiliko dugu, logit izeneko neurri-unitatean oinarritutakoa. Ziurtatu nahi dugu Atariko Proba guztiek zailtasun maila bertsuari ahalik eta zehatzen eutsiko diotela deialditik deialdira. Horretarako, Europako Kontseiluak gomendatzen duen parekatze-prozedura (equating) erabiliko dugu. Mekanismo horren bitartez zehaztuko dugu ebakera-nota, hau da, gainditzeko nota.
Kalifikazioa zenbakizko eskala batean emango dugu.
        
        Denbora: 2,5 ordu