Amazabal, 1   31880 Leitza (Nafarroa)Tel.: 848431831 / 948510915iesleitz@educacion.navarra.es
Segurtasuna interneten

Azken berriak / Novedades

2024/04/29

LABORATEGI TEKNIKETAKO IKASLE BATZUK BALUARTEKO "ZIENTZIA AZOKAN" / ALUMNAS DE TÉCNICAS DE LABORATORIO EN LA "ZIENTZIA AZOKA" DE BALUARTE

Aurreko larunbatean, apirilaren 27an, Elhuyar Zientzia Azoka ospatu zen Iruñeko Baluarten, eta 1.Batxilergoko Laborategi Tekniketako ikasle talde batek parte hartu zuen. Interesgarria izan zen landutakoa azaldu eta beste ikasle eta familia batzuekin partekatzea. Maiatzean Bilbora joango dira, bertako azokan parte hartzera.

Alumnas de Técnicas de Laboratorio han participado en la Zientzia Azoka de Baluarte. En mayo participarán en la de Bilbao.

2024/04/29

KATTALIN LIZARRAGA MENDIA NAFARROAKO ESKOLARTEKOAN TXAPELDUNORDE

Iruñean jokatu zen Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 38.edizioa, eta sei bertsolari gaztek hartu zuten parte. Horien artean zen Kattalin Lizarraga Mendia DBH4-ko ikaslea ere. Kattin Madariagak jantzi zuen txapela, eta txapeldunorde izan zen Kattalin. Biak izango dira Nafarroako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan.

Zorionak Kattalin! Eta segi bertsoaz gozatzen.

2024/04/22

AMAZABAL BHI-ko LOGOTIPO BERRIA / NUEVO LOGOTIPO DEL CENTRO

Aurreko astean zehar ikas-komunitateak 3 logotiporen artean bozkatzeko aukera izan du. Parte hartze-zabalaren ostean, badugu irabazlea. Ikastetxeko Plastikako irakasle den Iñaki Azkonaren lanak lortu du bozka gehien. Zorionak, Iñaki!

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu logotipo proposamenak bidali dituztenei eta logotipo berria aukeratzeko prozesuan parte hartu duten guztiei.

Tras un proceso de votación, el centro tiene nuevo logotipo. El ganador ha sido el profesor de Plástica del centro, Iñaki Azkona. Zorionak, IñakI! Queremos agradecer a quiénes han mandado propuestas de logotipo como a quienes han votado para elegir el nuevo logotipo.

2024/04/19

"ERIK ETA WIN" ANTZEZLANA 

Gaur DBH4-ko eta BATX1-eko ikasleek "Erik eta Win" antzezlanaz gozatzeko aukera izan dute. Maskulinitateen gaia landu dute, umorea baliatuz eta musikaz lagundurik.

El alumnado de 4º de la ESO y de 1º de Bachillerato ha podido disfrutar de la obra de teatro "Erik eta Win", la cual tenía como tema principal las masculinidades. 

2024/04/17

BATX1-eko IKASLEAK VOLKSWAGENEN

BATX1-eko IKT eta Ekonomia ikasgaietako ikasgaietako ikasleak Iruñeko Volkswagen lantegian izan da. Bertako ekoizpen prozesua lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dute, eta benetan interesgarria izan da bisita.

Varios alumnos/as de 1º de Bachillerato han visitado la factoría de Volkswagen de Pamplona. Han podido conocer su sistema de producción de primera mano.

2024/04/12

IKASLEAK TXARAGORRIRA / EL ALUMNADO A TXARAGORRI

Aurreko astean Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Eguna izan zen. Kikilisalda proiektuan Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako ikastetxeek ibilbide desberdinak burutzea adostu zen, eta gure ikasleek Txaragorriko ibilbidea egin dute.

Polita izan da, kirola sustatzeaz gain, inguruko herriak batzen dituen jarduera bat gauzatzea. 


Esta semana el alumnado de Educación Física ha completado la ruta de Txaragorri, propuesta en el proyecto Kikilisalda, para hacer un giño al Día Internacional de la Actividad Física.

2024/03/27

OPOR AURREKO AZKEN EGUNEAN EKINTZA UGARI / VARIAS ACTIVIDADES ANTES DE LAS VACACIONES

Batetik, DBH4-ko ikasleek Garazi Albizua idazlearen bisita izan dute. "Lapurren galtzada. Leitzako dorreak" liburuaren aritu dira, eta tarte atsegina igaro dute.

Bestetik, pilotalekuan "Zientzia azoka" ospatu da. Bertan ikasleek, taldeka, asteetan zehar landutako esperimenduak aurkeztu dituzte. Erletako 6.mailako ikasleek ere parte hartu dute. Urtero bezala, oso interesgarria izan da bertan ikusitakoa eta prozesuan zehar ikasleek asko ikasi dute.

Azkenik, BATX2-ko ikasleak, Toskana aldean egun batzuk igaro ostean, bueltan dira. Bertan txoko ugari ezagutzeko aukera izan dute, eta oso gustura ibili dira. 

Orain zenbait egunez atseden hartuko dugu. Azken txanpari ekiteko prest itzuliko gara. Ongi pasa egun hauek!

Por un lado, la escritora Garazi Albizua ha presentado su libro "Lapurren galtzada. Leitzako dorreak" al alumnado de 4º de la ESO. Por otro lado, se ha celebrado la "Feria de la Ciencia", y el alumnado ha presentado experimentos que ha elaborado durante varias semanas. Por último, el alumnado de 2º de Bachillerato a vuelto después de pasar varios días por la Toscana. Tras tanta actividad, nos tomaremos unos días de descanso. A la vuelta volveremos con más fuerza.

2024/03/26

DBH1 ETA DBH4ko IKASLEAK ZUMAIAN / EL ALUMNADO DE 1º Y 4º DE LA ESO EN ZUMAIA

1. eta 4.DBHko ikasleak Zumaiako Geoparkean izan dira. Bertan Flysha aztertzeko eta marearteko ekosistema ezagutzeko aukera izan dute.

El alumnado de 1º y 4º de la ESO ha visitado el Geoparque de Zumaia. 

2024/03/23

BATX1-EKO ZENBAIT IKASLEK CANSAT PROIEKTUAN PARTE HARTU DUTE / ALUMNADO DE 1º DE BACHILLERATO PARTICIPA EN EL PROYECTO CANSAT

CanSat erronka Europako Espazio Agentziaren ekimena da, eta Europa osoko ikasleei freskagarri-lata batean integratutako satelite erreal baten simulazioa egiteko erronka luzatzen die.  Nafarroan aurten VI. edizioa antolatu da, eta bertan parte hartu dute Amazabal BHI-ko BATX1-eko zenbait ikaslek ere. Lerinen elkartu dira proiektuan parte hartu duten ikasle taldeak, eta sateliteak jaurti dituzte. Esperientzia polita izan da, eta asko izan da bidean zehar ikasitakoa. Zorionak! 


Alumnado de 1º de Bachillerato ha participado en el desafío CanSat, el cual consiste en construir y lanzar un simulacro de satélite real integrado en una lata de refresco. El alumnado participante se ha reunido en Lerín para realizar el lanzamiento. La experiencia ha sido gratificante, y  han aprendido mucho a lo largo del proceso de creación. Zorionak!

2024/03/22

DBH4-ko IKASLEEN LANAK IKUSGAI

DBH4-ko ikasleek Plastikan egindako lanak ikusgai jarri dira Agrikolako eremuan atsedenaldian zehar. A ze artista kuadrilla!

2024/03/22

DBH1-EKO IKASLEAK ASTE TXURIAN / EL ALUMANDO DE 1º DE LA ESO EN LA SEMANA BLANCA

DBH1-eko ikasleak Aste txurian egon dira. Giro ezin hobea izan dute, eta gozatu ederra hartu dute.

2023/03/21

ELHUYAR ZIENTZIA AZOKARAKO MOTORRAK BEROTZEN / CALENTANDO MOTORES PARA LA ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA

Apirilaren 27an Iruñean Nafarroako Elhuyar Zientzia Azoka ospatuko da, eta bertan gure ikastetxeko BATX1-eko zenbait ikaslek parte hartuko dute. Horren aurrekari bezala Altsasu BHI, Iñaki Otxoa de Olza eta Biurdana BHI-ko ikasleekin bildu dira Iruñeko Geltoki aretoan, elkarri euren proiektuen berri eman eta ekarpenak jasotzeko.


El 27 de abril se celebrará la Elhuyar Zientzia Azoka de Navarra, en la cual participarán varias alumnas y alumnos de 1º de Bachillerato de nuestro centro. Hoy se han reunido con alumnado de otros centros para presentar sus proyectos y recoger aportaciones.

2024/3/19

AMAZABAL BHI-K ERE KORRIKAREKIN BAT!!!

Gaur Korrika pasako da herritik, eta ikastetxeak, Guraso elkartearekin batera, kilometro bat erosi du. Telleria parean hasten da kilometroa, Basakabiruntz eta Batxilergoko ikasleek izango dute lekukoa eramateko ohorea. Horretaz gain, egun hauetan Korrikaren harira ekintza eta jarduera bereziak egiten ari dira.

2024/03/15

DBH1 ETA DBH2-KO FRANTSESEKO IKASLEAK KREPAK EGITEN

DBH1 eta DBH2-ko Frantseseko ikasleak Guratz Mendi Elkartean bildu dira, hizkuntza baliatuz krepak egin eta ondoren jateko. Ikasgaian errezetak lantzen aritu dira, eta horietako bat egin eta dastatzeko aukera izan dute. Gustura ibili dira!

2024/3/11

NAZABAL ETA TELLETXEA PILOTAN TXAPELDUN

Igor Nazabal eta Xuban Telletxea ikasleek pilotako binakako Euskal Ligako Euskal Herriko finala jokatu zuten aurreko ostiralean, Laudion, eta txapela eskuratu zuten. Zorionak!

2024/3/8

MARTXOAK 8, EMAKUME GUZTIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8a, Emakume Guztien Nazioarteko Eguna, ikastetxeko Batzorde Moretik ilusioz prestatutako egun bat izan da. Ekintza bereziak antolatu dira, besteak beste tailerrak, batukada, Korrika Morea (Erleta eskolarekin elkarlanean antolatutakoa) eta zunba feminista. Ondorengo bideoan ikus daiteke egunaren laburpen bat. 

Ikastetxetik ekitatearen eta eskubide berdintasunaren alde lanean jarraituko dugu. 

El 8 de marzo en el instituto hemos celebrado el Día Internacional de Todas las Mujeres, y se ha llevado a cabo un programa preparado por la Comisión Morada del centro. Más allá del 8 de marzo, desde el centro seguiremos trabajando por la equidad y la igualdad de derechos. 

2024/2/23

AMAZABAL BHIko LOGOTIPO LEHIAKETA ABIAN DA

Ikastetxean logotipo lehiaketa jarri dugu abian, eta ikas-komunitate osoak parte har dezake. Ondorengo estekan aurki ditzakezue parte harteko baldintzak. Animatu parte hartzera!!

Se ha puesto en marcha un concurso para seleccionar un nuevo logotipo para el centro, y puede participar toda la comunidad educativa. ¡Ánimate a participar!

 2024/2/15

1.BATXILERGOKO ZENBAIT IKASLE SATELITE BAT DISEINATZEN

1.Batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza ikasgaiako ikasleak Cansat proiektuan parte hartzen ari dira. Proiektua Nafarroako Gobernuak, Iruñeako Planetarioarekin elkarlanean, sustatu du. Ikasleek satelite bat diseinatu behar dute, zeina martxoaren 23an Lerinen jaurtia izango den. Asmoa kilometroko altuera hartzea da, eta bidean datu bilketa bat egitea. 

El alumnado de "Tecnología e Ingeniería" está participando en el proyecto Cansat, y tienen como principal objetivo diseñar un satélite que será lanzado en Lerín el próximo 23 de marzo.  

2024/2/11

AMAIA LEIZA MUNDUKO SOKATIRA TXAPELKETAN TXAPELDUN

Amaia Leizak, ikastetxeko Fisika-Kimikako irakasleak, zenbait domin eskuratu ditu Suedian jokatu berri den Munduko Sokatira Txapelketan. Beti Gazteko kideekin aritu da txapelketan, nesken taldean zein talde mistoan, eta bietan emaitza historikoak eskuratu ditu taldeak. Horretaz gain, Euskal Herria ordezkatu duen taldeko parte izan da, eta hor ere urrezko domina eskuratu du. Zorionak Amaia!!


La profesora Amaia Leiza, ha vuelto del Campeonato del Mundo de Sokatira con varias medallas, obteniendo un resultado histórico tanto con su club como con la selección de Euskal Herria. Zorionak Amaia! 

2024/2/09

NEREA ZABALETA IKERLARI LEITZARRA IKASTETXEAN

Otsailaren 11an Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Eguna izanik, Biologia-Geologia mintegitik ekintza berezi bat antolatu dute: Nerea Zabaleta Lasartek, Harvard Medical Schooleko ikertzaile eta ikasle ohiak, Batxilergoko ikasleei Terapia Genikoari buruzko hitzaldi bat eman die. Eskerrik asko guztiagatik Nerea!                                                                   

2024/1/17

DBH4-ko IKASLEAK ROCOPOLISEN

Aste honetan zehar DBH4-ko talde guztiak Rocopolisen izan dira. Eskalatzeko oinarrizko jarraibideak jaso dituzte, eta hormetan gora eta behera ibiltzeko aukera izan dute. Gustura ibili dira!

Esta semana el alumnado de 4º de la ESO ha podido disfrutar de la escalada en Rocopolis.

2024/2/12

MIREN ROSEKIN SAKELEKOEN INGURUKO HITZALDI-SOLASALDIA

Miren Rosek sakelekoen inguruan hausnartzeko aukera bikaina eskaini du Herri Aretoan ospatu den hitzaldi-solasaldian. Familia asko gerturatu dira, baina gerturatu ezin izan direnentzat, hemen duzue aurkezpenean erabilitako euskarria. Gairen inguruko lantalde bat sortuko da, zeinak hurrengo urratsak planteatuko dituen.

2024/1/12

IRATI OIARTZABAL "PAMPLONA NEGRA" KONTAKETA LABURREN II. LITERATUR LEHIAKETAN SARITUA 

Irati Oiartzabal Agirrezabala ikasleak Ahizpa izeneko lanarekin idazle gazteei zuzenduriko "Pamplona Negra" kontaketa laburren literatur lehiaketako bigarren edizioan, euskaraz idatzitako kontaketen artean, sari nagusia eskuratu du.  

Saria hurrengo asteazkenean jasoko du, Iruñeko Planetarioan egingo den ekitaldian. Zorionak Irati!

La alumna Irati Oiartzabal Agirrezabala ha sido galardonada en el certamen literario "Pamplona Negra" con su trabajo "Ahizpa". Zorionak Irati!

2023/12/22

JAIALDIA

Giro ederrean igaro dugu urteko azken eskola eguna. Ekintza ugari antolatu dira Jai batzordetik, hala nola kahoota, mus txapelketa, herri kirolak eta futbito, frontenis eta esku-pilotako finalak. 2.Batxilergoko ikasleek ikasle ohi batzuen bisita ere izan dute, beren esperientzia akademikoak lehen eskutik jasotzeko. 

Urtarrilaren 8an izango gara bueltan. Bitartean, egun onak pasa, eta Urte Berri On!


Desde la comisión de festejos del centro se han organizado diversas actividades para este último día lectivo del año. Además, el alumnado de 2º de Bachillerato ha recibido la visita de antigu@s alumn@s, que han compartido su experiencia académica. 

Estaremos de vuelta el 8 de enero. ¡Feliz Año Nuevo!

2023/12/21

FRANTSESEKO IKASLEAK BAIONAN 

DBH1 eta DBH2ko Frantseseko ikasleak Baionan izan dira. Ateraldia Lekunberriko eta Beteluko Frantseseko ikasleekin batera burutu dute, eta aukera ematen du gerora ikastetxeko ikasle izango direnekin harremanak sortzeko. Eguberriak ate joka ditugun honetan, hiriaz gozatzeko aukera izan dute eta egun ederra pasatu dute!


El alumnado de Francés de 1º y 2º de la ESO ha podido disfrutar de una jornada en Bayona, junto al alumnado de Francés de Lekunberri y Betelu. 

2023/12/18

KATTALIN LIZARRAGA IRUÑEAKO IV.BERTSOPAPER LEHIAKETAN SARITUA

Kattalin Lizarraga Mendia, DBH 4ko ikaslea, Iruñeako IV.Bertsopaper lehiaketan saritua izan da "Modelo gorputza" lanarekin. Gazteen kategorian 3.saria eskuratu du. Epaimahaiak testuaren hitz-joko politak eta tonu aldarrikatzaileak nabarmendu ditu. Zorionak Kattalin!

2023/12/18

DBH3ko IKASLEAK BACKFLIPEN / EL ALUMNADO DE 3º DE LA ESO EN BACKFLIP

DBH 3ko ikasleak Iruñeako Backflipen izan dira. Ekintza Gorputz Hezkuntzako mintegitik antolatu da. Ohikotik atera eta nahikoa salto eta zilipurdi egiteko aukera izan dute ikasleek.

El alumnado de 3º de la ESO ha tenido la oportunidad de disfrutar en Backflip-Pamplona. La actividad se ha organizado desde el Departamento de Educación Física, y han podido explayarse y realizar tantos saltos y volteretas como han querido.

2023/12/18

LITERATUR SORKUNTZAKO IKASLEAK ERLETAN / EL ALUMNADO DE LITERATUR SORKUNTZA EN ERLETA

DBH 1eko Literatur Sorkuntzako ikasleak Erleta eskolan izan dira, eta Haur Hezkuntzako ikasleei Kamishibai ipuinak kontatu dizkiete. Kamishibai ipuinak kontatzeko papera baliatzen duen teknika bat da. Ikasleek osatu dituzte beren kontaketen osagarri izan diren testu eta irudidun orriak. Oso ongi moldatu dira, eta haurrek ere gogotsu entzun dituzte istorioak. 

2023/12/15

GOIURI ZABALETA EMAKUME MASTER CUPeko FINALEAN

Igandean Durangon jokatuko da Emakume Master Cup-eko 4 1/2ko finala, eta Goiuri Zabaleta gure ikasleak Amaia Aldairen aurka jokatuko du. Zorterik onena opa diogu. Aupa Goiuri!!

2023/12/03

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Euskararen Eguna dela eta, gaur ikastetxean hainbat ekintza egin ditugu. Besteak beste, ikasleek aukeratutako hitz eta esaldi kuttunak bildu ditugu, eta horietan politenek saria ere izan dute. Musika ez da falta izan, eta dantza egiteko aukera ere izan dugu. 

Horretaz gain, azken urteetan Larraun eta Araitzen antolatzen den Mikroipuin lehiaketan parte hartu dute gure ikasleek. Abenduaren 3an egin zen sari banaketa Larraungo udaletxean eta bertan izan ziren gure 2 ikasle saridunak: Oier Lekuona Julian eta Uxue Agirre Caballero. Zorionak!  

GORA EUSKARA!

2023/11/25

A-25: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA / 25-N: DIA CONTRA LA VIOLENCIA HACIA LAS MUJERES

Egunean zehar ekintza eta dinamika desberdinak burutu dira, gaiaren inguruan sentsibilizazioa indartu eta indarkeria matxistaren gaia erdigunean jartzeko. Baina aurtengoan indarrak borondatezko jardueretan jarri dira. 4.DBHko ikasleei autodefentsa eta maskulinitateen tailerretan parte hartzeko aukera eskaini zaie, eta 44 ikaslek hartu dute parte. Hausnarketarako eta ahalduntzerako espazio atsegin eta seguruak lortu dira, eta aurrera begira ere bide horri helduko diogu!

A lo largo del día se han llevado a cabo diferentes acciones y dinámicas, con el objetivo de reforzar la sensibilización respecto a la violencia machista, pero este año se ha concentrado los esfuerzos en las actividades voluntarias. Se ha ofrecido al alumnado de 4º de ESO la posibilidad de participar en talleres de autodefensa y masculinidades, en los que han participado 44 alumn@s. Se han logrado espacios seguros, que han permitido la reflexión y que han reforzado el empoderamiento del alumnado. Seguiremos explorando ese camino. 

2023/11/17

"ARNASETIK" II. BIDEOSORMEN LEHIAKETA

"Arnasa gara" euskararentzat arnasguneak diren udalerriak zein bertako herritarrak ahalduntzea eta dagokion aitzortza egitea helburu duen ekimena da. Honen baitan "Arnasetik" bideosormen lehiaketa egin da aurten ere. Amazabal BHIko ikasleek zenbait lan aurkeztu dituzte, eta horien artean bi finalista suertatu dira DBH 1-2 kategorian.  ZORIONAK!! Azaroaren 22an izango da sari banaketa, Zarautzen.

Jarraian dituzue bideo finalistak ikusgai:


Esamoldek, aspaldiko gurek

https://www.youtube.com/watch?v=-ejUZUMtPy4

Egileak: Anne Zubiri, Mara Lizarraga eta Naiara Juanikorena.

Leitza (Amazabal Institutua) 


Gaur eungo gazte hok

https://www.youtube.com/watch?v=fsl9RwNAuu8

Egileak: Intzara Gurrutxaga, June Otermin, Maddi Astibia eta Sara Caballero

Areso-Leitza (Amazabal BHI) 

2023/11/10

"MIMUKAI" GARAPEN ZENTROA / CENTRO DE DESARROLLO "MIMUKAI"

1. Batxillergoko Ekonomiako ikasleak "MIMUKAI" garapen zentroan izan dira. Mimukai Larraun-Leitzaldean tokiko lankidetza eta garapenerak sustatzeko proiektu komunitarioan da. Bertan Leitzako Maite Perurenaren hitzaldi bat entzuteko aukera izan zuten, ekintzailetzaren nondik norakoen eta  301K enpresaren sorreraren inguruan. Oso interesgarria izan zen, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Maiteri, Mimukairi eta Cederna-Garalurri, aukera hau eskeintzeagatik. 

El alumnado de 1º de Bachillerato que cursa Economía ha visitado el centro de desarrollo MIMUKAI. Mimukai es un proyecto comunitario que busca fomentar la cooperación y el desarrollo local en Larraun-Leitzaldea. Han tenido la oportunidad de escuchar una charla de la leitzarra Maite Perurena, que les ha hablado sobre los entresijos del emprendimiento y la creación de la empresa 301K. Fue muy interesante, y desde aquí queremos dar las gracias a Maite, a Mimukai y a Cederna-Garalur por brindarnos esta oportunidad.

2023/11/07

IZAN BURUJABE ZIKLOA / CICLO "IZAN BURUJABE"

LeitzEKO Kontsumo Taldeak antolatutako "Izan burujabe" zikloaren baitan gaur 2.DBHko eta 1.Batxilergoko ikasleek jantzigintzaren inguruan hausnartu dute. Kontsumo arduratsua, jantzien atzean dagoen mezua...izan dituzte hizpide, eta gai hauen inguruan beren iritzia plazaratzeko aukera paregabea izan dute.

El alumnado de 2º de la ESO y de 1º de Bachillerato ha participado en el ciclo "Izan burujabe", organizado por el Grupo de Consumo LeitzEKO. Han reflexionado sobre la confección de ropa, sobre el consumo responsable de la misma, sobre lo que representa cada ropa...y han tenido la oportunidad de compartir su opinión al respecto.

2023/10/16

2.BATXILERGOKO IKASLEAK EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN / EL ALUMNADO DE 2º DE BACHILLERATO EN EL MUSEO DE LA CIENCIA "EUREKA"

2.Batxilergoko ikasleek Eureka Zientzia museoak antolatzen duen Inspira bizitzak topaketetan parte hartu dute. Bertan ikertzaile desberdinen bizitza zientifikoa ezagutzeko aukera izan dute, eta era berean gradu desberdinen inguruko zalantzak argitu ahal izan dituzte.

El alumnado de 2º de Bachillerato ha participado en los encuentros "Inspira bizitzak" organizados por el Museo de la Ciencia "Eureka". En dichos encuentros han podido conocer la trayectoria científica de distintos/as investigadores/as. A su vez, han tenido la oportunidad de aclarar muchas dudas respecto a diferentes estudios de grado.

2023/09/20

FAMILIEN HARRERA BILERA / REUNIÓN DE ACOGIDA DE FAMILIAS

Gaur familiei harrera egin diegu. Ikasturtearen eta ikastetxearen inguruko oinarrizko informazioa emateaz gain familiek seme-alaben tutoreak ezagutzeko aukera izan dute. Ondorengo esteketan partekatzen dira bileran erabilitako euskarriak.

Bilera orokorra / Tutorearekin bilera

Hoy hemos tenido la reunión de acogida a las familias. Además de aportar información sobre el curso y el centro escolar las familias han tenido la oportunidad de conocer a los/las tutores/as de sus hijos/as. Mediante los siguientes enlaces se comparten los soportes utilizados en las reuniones.

Reunión general / Reunión con el tutor/a

2023/09/07

IKASTUTE BERRIARI HASIERA EMAN DIOGU / HA COMENZADO EL NUEVO CURSO

Gaur ikasturte berri bati eman diogu hasiera. Urduritasuna, ilusioa...antzematen ziren, ikasle zein irakasleen artean. Motxilak ikaskuntzez eta bizipenez betetzeko garaia da orain. Ekin diezaiogun!

Hoy hemos comenzado un nuevo curso. Se percibían nervios, ilusión... tanto entre el alumnado como entre el profesorado. Ahora es el momento de llenar las mochilas de conocimientos y experiencias.¡Vamos allá! 


2023/08/24

2023/2024 IKASTURTE HASIERA ETA LIBURU ZERRENDA / INICIO DE CURSO 2023-2024 Y LIBROS DE TEXTO

Ondorengo estekan dituzue ikasturte hasierako jarraibideak eta 2023/2024 ikasturterako liburu zerrenda.

En el siguiente enlace podéis consultar información relevante de cara al inicio de curso 2023/2024 y la lista de los libros de texto.

2023/06/20

AZKEN EGUNETAKO EKINTZAK / ACTIVIDADES DE FIN DE CURSO

Azken egunetan ekintza bereziak antolatu dira ikastetxetik. Besteak beste, bi ateraldi burutu dira: Aresora ibilaldia eta Kornietara mendi-buelta. Horretaz gain, eta eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, igerilekuan ere izan ginen. Eta azken egunean, "Handia" pelikula ikusi genuen, krispeta eta guzti. Festari amaiera emateko, tortila pintxoak banatu ziren eta dantzaldia egon zen. Eskerrik asko ekintza hauetan lagundu duzuen eta parte hartu duzuen guztioi!!

Eta honen ondoren, desiratutako oporrak iritsi dira. Uda ona igaro dezazuen opa dizuegu. Irailean bueltan izanen gara. Bitartean, ongi izan!!


Los últimos días desde el centro se han organizado actividades especiales. El primer día se realizó una excursión a Areso, el segundo día subimos al monte Kornieta, y como tercera actividad acudimos a las piscinas municipales. Por último, como actividad final, se proyectó la película "Handia" y se repartieron palomitas. A media mañana se pusieron pintxos de tortilla y hubo baile. ¡¡Muchas gracias a todos y todas los que habéis hecho posible que estas actividades se llevasen a cabo!!

Y han llegado las esperadas vacaciones... Os deseamos que paséis un buen verano. En septiembre estaremos de vuelta. Ongi izan!!


2023/06/14

GURE IKASTETXEKO IKASLEAK ERLETAN / ALUMNADO DE NUESTRO CENTRO EN ERLETA

2.DBHko ""Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak" ikasgaiko ikasleak Erleta eskolan izan dira, azken asteetan egindako Kamishibai ipuinak Haur Hezkuntzako haurrei kontatzen. Esperientzia oso aberasgarria izan da!!

El alumnado de 2º de la ESO de la asignatura "Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak" se ha acercado a la Escuela Erleta, para contar al alumnado de Educación Infantil los cuentos Kamishibai que han estado preparando las últimas semanas. Ha sido una experiencia muy enriquecedora.

2023/06/08

ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA

Lehengo ostiralean, ekainaren 2an, 1.Batxilergoko "Laborategiko teknikak" ikasgaiko ikasleek Elhuyarrrek antolatutako Bilboko Zientzia azokan parte hartu zuten. Han, ikasturte osoan zehar egindako ikerketa zientifikoak aurkeztu zituzten.

Azken berria!

"Eskuko bakterioen kopurua adinaren arabera"-ko proiektuak saria eskuratu du. Honela Olatz Cestau, Nere Zabaleta, Sharik Lopez eta Garazi Zabaletak CIC nanoGUNE zentroan egonaldi bat irabazi dute. Zorionak partehartzaile guztioi!


El pasado viernes, 2 de junio, los alumn@s de 1º de Bachillerato  que cursan la asignatura de "Técnicas de Laboratorio" presentaron las investigaciones realizadas durante este curso en la Feria de la Ciencia de Bilbao organizada por la fundación Elhuyar. Las investigaciones presentadas son las siguientes:

Últimas novedades

El proyecto "Estudio de las bacterias a través de la edad" ha recibido un premio. Las alumnas Olatz Cestau, Nere Zabaleta, Sharik Lopez y Garazi Zabaleta disfrutarán de una estancia en el "CIC nanoGUNE". Felicidades a tod@s l@s participantes.

2023/05/31

PAKO ARISTI IDAZLEAREN BISITA / VISITA DEL ESCRITOR PAKO ARISTI

Gaur 1.DBHko ikasleek Pako Aristi idazlearen bisita izan dute."Miren nunca mais!" liburuaren inguruan hitz egitera etorri zaie. Oso aberasgarria da idazleak ikastetxeetara gerturatzea eta ikasleak haien ahotik idazlearen asmo eta sentsazioen berri izatea. 

Hoy el alumnado de 1º de la ESO ha recibido la visita del escritor Pako Aristi. Ha venido para hablarles del libro "Miren nunca mais!". Es muy enriquecedor que los escritores/as acudan a los centros educativos y el alumnado sepa de primera mano cuales eran las intenciones al escribir un libro o que es lo que el escritor/a ha sentido al hacerlo.  

2023/05/30

3.DBH-KO IKASLEEN ARTELANAK IKUSGAI  / EXPUESTAS VARIAS OBRAS DE ALUMNOS Y ALUMNAS DE 3º DE LA ESO 


Picasso 1973 – 2023

Malagako artistaren heriotzaren 50. urteurrena aitzakiatzat hartuta, 3. Dibertsifikazioko ikasleek margolariaren eta bere obraren inguruko informazioa jasotzen aritu dira. Bereziki Gernika koadroaren azterketa sakon bat egin ostean, artelan honen erreplika bat egiten ausartu ziren. Baina ez edozein motatako kopia, 6 metro luze eta ia 3 metroko altuera (originalak dituen dimentsioetatik gertu) duen margolana burutu dute talde lanean.

Bi hilabeteko lan hau ikusgai izango da hurrengo aste osoko atsedenaldietan zehar plastika gelako pasabideetan. Erakusketa honetan, Gernikako margolanaz gain, DBH 3. mailako beste ikasleek egindako arkatzezko hainbat marrazki ere egonen dira ikusgai.

 

Picasso 1973 – 2023

Tomando como excusa el 50 aniversario de la muerte del artista malagueño, el grupo de 3º de Diversificación ha recogido información sobre el pintor y su obra. Después de estudiar la obra de El Gernica, los alumnos se atrevieron a realizar una réplica de la misma. Pero no una copia de cualquier tipo, las dimensiones del trabajo que han realizado en grupo han sido de 6 metros de largo por casi tres de alto (cerca de las medidas del cuadro original).

Este trabajo que ha durado dos meses estará expuesto en los pasillos del aula de plástica durante todos los recreos de la próxima semana. Además, también se podrán ver dibujos realizados a lápiz por alumnos de 3º de la ESO.

2023/05/30

"EZKABAKO IHESALDIKO" 1.ETAPA EGIN DUTE 4.DBH-KO IKASLEEK / EL ALUMNADO DE 4º DE LA ESO HA REALIZADO LA PRIMERA ETAPA DE LA "FUGA DE EZKABA"

Gaur Amazabal BHIko 4.DBHko ikasleek 1938ko maiatzaren 22an Ezkabako gotorlekuko presoen ihesaldiaz ikasteko aukera izan dute, Nafarroako Memoria Insitutuak antolatutako jarduera baten bidez. Ezkabako gotorlekuan harrera egin ostean, ihesaldiko lehenengo etapa, Ezkaba eta Olabe artekoa, burutu dute. Eguraldia ere lagun izan dute. Jarduerari amaiera Olabeko memoria gunean eman zio, 16 iheslariren gorpuzkinak topatu zituzten leku berean. Bertan ekitaldi xume bat burutu da, non iheslari izandakoen familiartekoek beren testigantzak emateaz gain parte hartzeaz gain gure ikasleek agurra dantzatu duten. Ekitaldiari bukaera "Txoria txori" abestuz eman zaio.

Hoy los alumnos y alumnas de 4º de ESO del IES Amazabal  han tenido la oportunidad aprender más sobre el contexto de la "fuga de Ezkaba" llevada a cabo por los presos el 22 de mayo de 1938 gracias a una actividad organizada por el Instituto Navarro de la Memoria. Tras el recibimiento en el fuerte de Ezkaba, han realizado la primera etapa de la fuga (Ezkaba-Olave). El tiempo también ha acompañado. La jornada ha terminado en la fosa de Olave, donde se encontraron los restos de 16 fugados. Allí se ha llevado a cabo un sencillo acto en el que los familiares de los antiguos presos ha ofrecido sus testimonios. Para finalizar 2 alumnas han bailado el aurresku y se ha cantado "Txoria txori". 

2023/05/29

JAKIUNDE AKADEMIAREN ZIURTAGIRI BANAKETA / ENTREGA DE CERTIFICADOS DE JAKIUNDE 


Ikasturtean zehar 4 DBHko 3 ikaslek (Izar Baraibar, Araitz Aparizio eta Maddi Saralegi) Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatzen dituen "Jakin Mina" hitzaldietan parte hartu dute. Maiatzaren 25ean beraien ziurtagiriaren bila joan ziren Nafarroako Unibertsitateko museora. Zorionak neskak! 


Durante este curso escolar las alumnas de 4º de la ESO  Izar Baraibar, Araitz Aparicio y Maddi Saralegi han participado en el ciclo de charlas "Jakin Mina" organizado por la Academia de Ciencias, Artes y Letras Jakiunde. El 25 de mayo recogieron sus diplomas en el museo de la Universidad de Navarra. Zorionak neskak!

2023/05/19

2.DBHko IKASLEAK ASTE URDINEAN / EL ALUMNADO DE 2º DE LA ESO EN SEMANA AZUL 

Allozko urtegian ur jarduerez gozatzeko aukera izan zuten 2.DBHko ikasleek maiatzaren 15etik 19rako astean.

Los estudiantes de 2º de la ESO han estado del 15 al 19 de mayo en el pantano de Alloz, disfrutando de actividades acuáticas.

2023/05/12

3.DBH-KO IKASLEAK LEITZAKO "LECTA" LANTEGIAN / EL ALUMNADO DE 3º DE LA ESO EN LA FÁBRICA DE "LECTA"

Atzo eta gaur, 3.DBHko ikasleak Sarrio izenez ezagunagoa den "Lecta" paper lantegia bisitatzeko aukera izan dute. Oso aberasgarria izan da bertatik bertara fabrika baten ekoizpen prozesua ezagutzea, are gehiago lantegiak inguruan duen eragina kontutan hartuz. Bertan ekoizten diren produktu desberdinak eta lantegiko plantila osatzen duten langileen perfil anitzak ezagutzeko aukera izan dute. 

Ayer y hoy el alumnado de 3º de la ESO ha tenido la oportunidad de visitar la factoría papelera "Lecta", más conocida como "Sarrió". Ha sido muy enriquecedor conocer de primera mano el proceso de producción de una fábrica, más teniendo en cuenta la influencia de la fábrica en nuestro entorno. Han tenido la oportunidad de conocer los diferentes productos que producen y los múltiples perfiles de las y los trabajadores que componen la plantilla. 

2023/05/10

3.DBH-KO IKASLEAK ORION / EL ALUMNADO DE 3º DE LA ESO EN ORIO

Oriora joan dira oraingoan 3.DBHko ikasleak, bi egunetarako. Eguraldia lagun izan ez badute ere, ur-kirolak ez dira falta izan. Aterpetxean ere zenbait jarduera egiteko modua izan zuten. Gehiagorako gogoz itzuli dira!

El alumnado de 3º de la ESO a disfrutado de 2 dias en Orio. Aunque el tiempo no ha acompañado, no han faltado los deportes acuáticos. Tambien pudieron disfrutar de diversas actividades en el albergue. ¡Han vuelto con ganas de más!

2023/05/08

4.DBH-KO IKASLEAK KATALUNIAN / EL ALUMNADO DE 4º DE LA ESO EN CATALUÑA

Aurreko astean zehar 4.DBHko ikasleak ikasbidaian izan ziren. Huescan abentura kiroletaz gozatzeko geldialdi bat egin eta gero, Katalunia aldean ibili ziren hainbat jarduera eginez (Port Aventura, Barcelonaren eta Osasunaren arteko futbol partida, Bartzelonako gune esanguratsuenen bisita, Ebroko Deltan ur kirolak...). Egindako bidaiarekin oso gustora itzuli dira. Hurrengo urtean gehiago!!

Durante la semana pasada el alumnado de 4º de ESO estuvo de viaje de estudios. Tras una parada en Huesca para disfrutar de varios deportes de aventura, recorrieron Cataluña realizando diversas actividades (Port Aventura, partido de fútbol entre el Barcelona y el Osasuna, visita a las zonas más emblemáticas de Barcelona, deportes acuáticos en el Delta del Ebro...). Han vuelto con muy buenas sensaciones. ¡¡Al año siguiente más!! 

2023/04/24

TEKNOZIENTZIA ELHUYAR AZOKA FERIA DE TECNOCIENCIA ELHUYAR 

Pasa den larunbatean, Iruñeako Baluarten Teknozientzia Elhuyar Zientzia Azokako bigarren edizioa ospatu zen. 1.Batxilergoko Laborategi teknikak ikasgaiko 2 ikaslek beraien ikerketa zientifikoa aurkeztu zuten.


El pasado sábado se celebró en el  palacio de congresos Baluarte de Pamplona la segunda edición de Tecnociencia Elhuyar Zientzia Azoka. Dos alumnas de 1º de Bachillerato expusieron su investigación científica realizada en la asignatura de "Técnicas de laboratorio".

2023/04/05 

ARTISAU ETA ELIKAGAI AZOKA / FERIA DE ARTESANIA Y ALIMENTOS

Oporretara joan baino lehen artisau eta elikagai azoka izan dugu ikastetxean. Bertan ikastetxeko komunitateko kide desberdinek (ikasle, irakasle, guraso zein langile ez-dozenteek) egindako lanak izan dira ikusgai. Horretaz gain, munduko txoko desberdinetako jakiak probatzeko aukera egon da. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

Antes de irnos de vacaciones hemos tenido una feria de artesanía y alimentos en el centro. Se han expuesto trabajos realizados por diferentes miembros de la comunidad educativa (alumnado, profesorado, familias y trabajadoras no docentes). Además, ha habido ocasión de probar alimentos de diferentes rincones del mundo. Muchas gracias a todos los que habéis participado. 

2023/04/04

ZIENTZIA AZOKA IKASTETXEAN / FERIA DE LA CIENCIA EN EL CENTRO

Zientzia azoka ospatu da ikastetxean. Zientzietako ikasleak, taldeka, beren esperimentuen berri lehen eskutik eman dute. Ikasleen artean oso harrera ona izan du ekimenak.  Eskerrik asko urtero bezala azoka antolatzen aritu zaretenoi, lan handia baitago atzetik.

Se ha celebrado en el centro la Feria de la Ciencia. Estudiantes de ciencias, por grupos, han dado a conocer de primera mano sus experimentos. La iniciativa ha tenido muy buena acogida entre los alumnos y alumnas. Gracias a quienes habéis estado organizando el evento. Lo organizáis cada año, y requiere de mucho trabajo. 

2023/03/29

PATXI ZUBIZARRETAREN BISITA / VISITA DE PATXI ZUBIZARRETA

Patxi Zubizarreta idazlearen bisita izan dugu gaur ikastetxean. 4.DBHko ikasleekin elkartu da, eta ikasleek arreta handiz jarraitu dute hitzaldia.

Hoy hemos recibido la visita del escritor Patxi Zubizarreta. Se ha reunido con los alumnos y alumnas de 4º de la ESO, y estos han seguido la charla con mucha atención. 

2023/03/28

DBH3, DBH4 eta Batx1eko ORIENTAZIO BILERAK  / REUNIONES DE ORIENTACIÓN DE 3º Y 4º de ESO y 1º de BACHILLER

Orientazioko atalean bileretako aurkezpenak ikus ditzakezue (behean daude).

Podéis encontrar las presentaciones de las reuniones en la sección de orientación (abajo).