AMAZABAL BHI

Kalitatezko hezkuntza euskaraz

Amazabal, 1 31880 Leitza (Nafarroa)Tel.: 948 510 915iesleitz@educacion.navarra.es

Azken berriak / Novedades

2022/09/07

ONGI-ETORRI / BIENVENIDOS

Ikasleak berriro bueltan ditugu. Ongi etorriak! Egun batzuk egin ditugu ikasturte berria prestatzen eta iritsi da ikasturtea abiatzeko momentua. Urduritasuna, ilusioa... orokorrak dira ikasturte hasiera guztietan bezala. Joanen gara elkar ezagutzen eta martxa hartzen. Animo!

Estamos de vuelta. ¡Bienvenidos! Hemos estado preparando el nuevo curso y ha llegado el día de comenzar. Como todos los años sentimientos generalizados: nervios, ilusión... Ya iremos conociendonos y cogiendo el ritmo. Ánimo!

2022/08/25

GARRAIOA / TRANSPORTE

Autobusen ordutegia

Adi: lehenengo egunean, irailaren 7an, 2h beranduago pasako dira eta bueltan denak Leitzatik 13:00tan aterako dira.


Horario de los autobuses

Atención: el primer día, el 7 de septiembre, pasarán 2h más tarde. Todos los autobuses de vuelta saldrán a las 13:00

2022/08/25

IKASTURTE BERRIA / NUEVO CURSO

Ikasturte berria irailaren 7an hasiko da eta lehen eguneko aurkezpena ikasmailaka antolatu da, ordutegi honetan

El curso comenzará el 7 de septiembre y las presentaciones del primer día se han organizado por cursos en el siguiente horario


2022/06/07

SARITUAK BILBOKO ZIENTZIA AZOKAN / PREMIADOS-AS EN LA FERIA DE LA CIENCIA DE BILBAO

Ekainaren 2, 3,eta 4ean Bilboko Areatzan Elhuyar-ek antolatutako Zientzia Azoka ospatu zen. 1. Batxilergoko "Laborategiko Teknikak" ikasgaiko ikasleak, urtean zehar ikerketa proiektu bat landu dute eta Bilbon aurkeztu zuten. Egindako lan onarengatik, Teknalia ikerketa zentroan praktika egonaldia irabazi dute. Esteka honetan ikus daiteke priektua. Ainhoa Illarramendi irakasleak bultzatutako proiektua izan da ZORIONAK! / Los días 2, 3 y 4 de junio se celebró en Bilbao la Feria de la Ciencia organizada por Elhuyar. Los alumnos-as de la asignatura "Técnicas de Laboratorio" de 1º de Bachillerato han trabajado a lo largo del año en un proyecto de investigación que presentaron en Bilbao. Por el buen trabajo realizado, han ganado una estancia de prácticas en el centro de investigación Teknalia. En el siguiente enlace se puede ver el proyecto. El proyecto ha sido impulsado por la profesora Ainhoa Illarramendi. ZORIONAK!

2022/06/03

AMAZABAL-IBARBERRI TRUKAKETA / INTERCAMBIO AMAZABAL-IBARBERRI

Leitzako Amazabal BHIko eta Lekunberriko Ibarberri HLHIPko 1. DBHko ikasleak, euskara departamentuak proposatutako trukaketaren ondorioz elkartu dira. Aurretik, posta bidez trukatu zuten, eta gaur fisikoki elkar ezagutzeko aukera izan dute. Bizikletaz iritsi dira Huitzira, eta goiz atsegin bat elkarrekin pasatu dute. Ikasleei Ane, Maider eta Pilartxo irakasleek lagundu diete. / El alumnado de 1º ESO de los centros IES amazabal de leitza e Ibarberri de Lekunberri se ha juntado fruto del intercambio que se propuso desde el departamento de euskera. Anteriormente, el intercambio fue por correo, y el día de hoy han tenido la oportunidad de conocerse físicamente pasando juntos una agradable mañana en la localidad de Huitzi, a la que han llegado en bicicleta. Al alumnado le han acompañado las profesoras Ane, Maider y Pilartxo

2022/05/11

TXAPELDUNAK MATEMATIKA OLINPIADAN / CAMPEONES EN LA OLIMPIADA MATEMÁTICA

2. DBH ikasten ari diren Etor Lizarraga eta Javier Labayen ikasleek, joan den maiatzaren 7an ospatu zen XXXIV Matematika Olinpiadan parte hartu zuten. Parte-hartzaileak ausaz elkartu ziren, eta bikote irabazlea Etor Lizarraga (Amazabal BHI) eta Laida Garciandia (Altsasu BHI) izan zen. Etor Nafarroako ordezkarietako bat izango da Cuencan eta Albaceten ospatuko den XXXII. Olinpiada Nazionalean, ekainaren 24tik 27ra. ZORIONAK!!! / Los alumnos de 2ª ESO del Centro Etor Lizarraga y Javier Labayen, participaron el pasado 7 de mayo en la XXXIV Olimpiada Matemática. Los participantes fueron emparejados al azar, siendo la pareja ganadora la formada por Etor Lizarraga, del IES Amazabal y Laida Garciandía, del IES Altsasu. Etor será uno de los representantes de Navarra en la XXXII Olimpiada Nacional, que se desarrollará en Cuenca y Albacete del 24 al 27 de junio. ZORIONAK!!!

2022/04/13

ZIENTZIA AZOKA IKASTETXEAN / FERIA DE LA CIENCIA EN EL INSTITUTO

Apirilaren 12an, Zienzia Azoka antolatu dugu institutuko frontoian. 3. DBH, 4, DBH eta 1. Batxilergoko ikasleek stand-ak jarri dituzte, eta goizean zehar, institutuko beste ikasle guztiek entzun dituzte aurreko taldeetako ikasleen azalpen interesgarriak. Baita ere, azterketa eta analisi desberdinak egin dituzte denen aurrean. / El 12 de abril hemos organizado la Feria de la Ciencia en el frontón del instituto. Alumnos de 3º ESO, 4º ESO y 1º Bachillerato han instalado sus stands. A lo largo de la mañana, todos los demás alumnos-as del instituto han escuchado las interesantes explicaciones de los-as compañeros-as. También han realizado diferentes estudios y análisis in situ.

2022/04/05

AURREMATRIKULA 22-23 / PREMATRÍCULA 22-23

PREINSKRIPZIOA ZABALIK itunpeko ikastetxeentzat edo gure eskola-mapatik kanpokoentzat APIRILAREN 7tik 13ra. / PREINSCRIPCIONES ABIERTAS DEL 7 AL 13 DE ABRIL para centros concertados o ubicados fuera nuestro mapa escolar

2022/03/08

MARTXOAK 8

2022/02/22

ZUMAIAKO GEOPARKERA BISITA / VISITA AL GEOPARK DE ZUMAIA

Otsailaren 17 eta 18an Biologia-Geologiako mintegiak antolatuta DBH 1 eta 4-ko ikasleak Zumaiako Geoparkera joan ziren. Bertan interpretazio zentroan Fyscharen ezaugarri eta honek gure historia ikertzeko duen garrantziari buruzko azalpenak jaso zituzten. Algorriko hondartzan marearteko ekosistema aztertu zuten, eta bertan dauden izaki bizidunak behatuz: ofiudak, anemonak, karramarro ermitaria… / El pasado 17 y 18 de febrero, los alum@s de 1º y 4º de la ESO tomaron parte en la visita al Geopark de Zumaia organizada por el departamento de Biología-Geología. En la playa de Algorri analizaron las características del ecosistema intermareal y observaron los seres vivos que habitan en él: ofiuras, anémonas, cangrejos ermitaños…

Segurtasuna interneten