111 Akademiaren saria

Miren Agur Meabe


111Akademiako kideek hautatu eta izendatuta, Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (Susa) eleberriak jasoko du 2013ko liburu onenaren saria. Azkeneko bozketan Aingeru Epaltzaren 'Gure Jerusalem galdua' (Elkar) nobelari gailendu zaio Meaberen liburua, hamahiru botoren aldearekin.

Hiru bozketa txandatan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 4ra bitartean. Lehenengo txandan, 2013an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zieten 193 akademiakideei, eta lehen txanda hartan saridunik izendatzeko behar zen botoen %30 lortu zuen obrarik egon ez zenez, beste bi bozketa txanda egin dira.

Comments