UEUko ikastaroak


UEUk, Udazkeneko eskaintzaren barruan antolatutako eta irakasleei zuzendutako ikastaroen berri ematen dizu, egoki ikusiz gero, irakaslegoaren artean zabaltzeko.


1) Ikastaroa: Sormenerako hezkuntza, artea esperimentatuz.
  • Nori zuzendua: Hezkuntza-testuinguru guztietako irakasleei.
  • Irakaslea: Bittor Camara.
  • Ikastaroaren datak: azaroaren 7tik abenduaren 12ra. 
  • 25 orduko ikastaroa. 
  • Ikastaroa on line izango da. Hala ere, ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean eta  amaieran.
  • Ikasgelako saioak UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1 Eibar). Ordutegia: 17:30/19:30.

2) Ikastaroa: Raspberry Pi tailerra: irakaskuntzarako baliabide berria
  • Nori zuzendua: IKT arloko zein elektronika arloko irakasleei.
  • Irakasleak: Ibai Gurrutxaga, Iñaki Alegria eta Josu Jugo.
  • Ikastaroaren datak: azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 2an eta 3an.
  • 12 orduko ikastaroa. 
  • Ordutegia: 17:00-20:00.
  • Tokia: UEUren Ikastetxe Nagusia (Otaola hiribidea, 1 Eibar).

3) Ikastaroa: Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak.
  • Nori zuzendua: Guraso, hezitzaile eta irakasleei.
  • Irakaslea: Naiara Gorroño.
  • Ikastaroaren datak: azaroaren 21a eta 28a (larunbatak)
  • 14 orduko ikastaroa. 
  • Ordutegia: 9:30/13:30 - 15:00/18:00.
  •  Tokia: UEUren Ikastetxe Nagusia (Otaola hiribidea, 1 Eibar). 
4) Ikastaroa: Nerabeekiko lana irakaskuntzan
  • Nori zuzendua: Guraso, hezitzaile eta irakasleei.
  • Irakaslea: Ane Ablanedo.
  • Ikastaroaren datak: azaroaren 21a eta 28a (larunbatak)
  • 14 orduko ikastaroa. 
  • Ordutegia: 9:30/13:30 - 15:00/18:00.
  •  Tokia: UEUren Ikastetxe Nagusia (Otaola hiribidea, 1 Eibar).

Izena emateko epea irekita dago, beraz, interesa izanez gero, www.ueu.eus dituzu xehetasun guztiak eta baita matrikula egiteko aukera ere.


Mila esker.

UEUren Idazkaritza
Comments