Idazleak ikastetxeetan

Jasone Osoro Igartua (Elgoibar, 1971). Informazio Zientzietan lizentziaduna, kazetari lanetan aritu izan da hainbat urtez. Telebistan ere aritu izan da, aurkezle zein gidoilari eta urteak daramatza egunkari eta aldizkarietan zutabeak idazten. Bere lehen literatura lana 1998an kaleratu zuen,Tentazioak, eta Bi marra arrosa da (2009) bere azken lana.
 2001ean eman zituen lehen urratsak gazte literaturan Jara nerabearen abenturei buruzko libururarekin. Gerora Jara, bikiak eta bikoteak eta Jara Bartzelonan plazaratu zituen eta 2009an jaio zen Ezekiel, gazteei zuzendutako Osororen pertsonaje berria. 









Martxoan, DBHko 2. mailako ikasleek Jaone Osoro idazlearekin egoteko parada izango dute.
Klasean irakurri duten liburuaz ariko dira, Jara Bartzelonan.
Comments