Egin eta ekin proiektua


Egin eta ekin proiektuan DBH 1. maila guztiek parte hartzen dute. Bertan ideai berri batetik zelan sustatu ahal den entrepresa  aztertu dezakete.
Batetik, haiek proposaturiko ideia batetik tresna baten maketa egin beharko dute.
Bestetik, aukera izan dute ikusteko gazte batek bere enpresa zelan sortu duen, kasu honetan interneten bitarteko marketing enpresa.
Amaitzeko eta benetako enpresa batek nola funtzionatzen duen ikus zezaten, Añorga aldera eraman zituzten, eta bertan Rezola zementuak ikusi dute,

Rezola Museoa

"Museum Cemento Rezola"-rako honako hau egin zen eta instalatu zen: Zementuaren Munduari buruzko ikus-entzunezko lan bat "Zementua munduan", bi gune elkarreragileak, atzetik argitutako panel programatu bat, 25"ko formatoko DVDa eta atzetik argitutako aldizkakotasun programatuzko panel bat. Honetan, atzetik argitutako 6x2 metroko binilo baten gainean zementugintzaren prozesu osoa erakusten da, minerala ateratzen denetik, amaitutako produktua banatzen den arte. Ekoizpenean erabiltzen diren makinen ilustrazio originalak, argazkiak eta testuak dira atzetik argitutako irudiak. Biniloaren gune gardenetan zehar zementua egiteko erabiltzen diren produktu guztien benetako laginak eta ekoizpen-prozesuaren irudiak dituzten bideoak ikustarazten dira, eta baita makina batzuen barruko funtzionamenduaren animazioak ere 3Den. Ekoizpen fase bakoitzari dagozkion soinuak jasotzen dituen soinu-banda bat egokitzen zaio panelaren gune bakoitzari. Argi-puntuz osatutako lerroek makina eta/edo elementu batzuen eta besteen arteko loturen itxurak egiten dituzte. Horren guztiaren emaitza panel handi bat da, zeinetan modu sekuentzialean eta programatuan zementuaren lantze prozesua erakusten baita era erakargarrian.

ċ
www.txmultimedia.com Erezola.html.flv
(2696k)
Burdinibarra Irakasleak,
17 mar. 2012 13:56
Comments