Auzolandegiak

Maiatza aldean izena emateko epea irekiko da auzolandegian parte ahal izateko. 18 urteko gazteek har dezakete parte bai estatu mailakoetan , nola nazioarteko auzalandegietan.


Auzolandegien modalitateak

Egin beharreko zereginen arabera:

a) Arkitektura-ondarea berreskuratzea
Horrelako lanak proposatzen dituzten auzolandegien helburu nagusiak hauek dira:
• Gure arte-aberastasuna gordetzeko interesa piztea gazteengan eta gure herriaren historiarekin zuzen-zuzeneko harremanak bultzatzea.
• Gure arkitektura gorde ahal izateko egiazko urratsak egitea.

Albarkakb) Arkeologia
Arkeologia-aztarnen azterketa zehaztasun handiz eta metodologia egokiaz egin behar dela hartu behar da kontuan. Horrelako lanak arreta handiz eta poliki egin beharko dira, beraz.
Ildo horretan, arkeologia-auzolandegietan parte hartzen duten gazteek lanean zuhurtasun eta ardura handia izatea da helburua, horiexek baitira arkeologia-lanen ezinbesteko baldintzak.

c) Natura
Gure herriaren aberastasunik handienetako bat naturaren ondarea da.
Gizakiak kontsumo-gai bilakatu ditu bai basoak bai mendiak.
Izadiarekin loturiko auzolandegi-mota honek habitat naturala babesteko ekintza zehatzak egitea du helburu, baita izadiarekiko sentsibilitatea eta begirunea gazteengan piztea ere.

d) Gizartearekiko ekintzak
Auzolandegi guztiek dute gizarte-osagai nabari bat, izan ere harremanak sortzen dira parte hartzen duten gazteen eta auzolandegia dagoen herriko edo hiriko jendearen artean. Gizarte-osagai hori baina, areagotu egiten da ekintza nagusia gizarte-arlokoa duten auzolandegietan. Eguneroko lanean eta elkarrekin egindako bizitzan, aparteko garrantzia emango zaie inguruko herri zein auzoetan integratzen lagundu dezaketen ekintza eta jarduera guztiei.
Animazio-ekintza publikoetan parte hartuko dute gazteek, beti ere komunitate bakoitzak dituen izaera eta adierazpide bereziekiko erabateko begirunea erakutsiz.

Comments