Antzerkia "Teatro Mohicano"

"Aurrekontu baxuko antzerki-konpainia bat osatzen duten hiru aktore gaztek, eguneroko gora behera komikoak alaitasunez eta zirraraz bizi dituzte. Beraien kabuz sortutako proiektua eraikitzearen ametsa indartsuagoa da, errealitateak jartzen dizkien trabak baino. Hiru gazte hauek, aktore izatearen alde kaskarrena bizitzen ari dira, baina lanbide horren miseria artean, adiskidetasunaren indarra, talde-lanaren plazerak eta irudimenaren eraginkortasuna aurkituko dituzte. Beraiekin antzerkiak duen eusteko indarra boteretsua dela ohartuko gara, zeren eta sustraituta baitago giza kulturaren antzinako tradizioetan; hartarako antzerkiaren historiari eta gidoi bat egiteko oinarrizko teknikei begiratu bat emango diogu. Gazte hauekin giza korronte kultural baliogarri, dibertigarri eta hurbilaren partaide sentituko gara, eta ez du irudimena baino besterik behar izango. Haiekin barre egingo dugu, hunkituko gara, antzerkiaz maiteminduko gara."

















Martxoaren 13an

Barakaldoko antzokia
Maila: DBH 3. maila
Comments